www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN §a.
SANTA MARIAREN ALARGUNTZA,
ERIOTZA PREZIOSOA, TA MILAGROAK

 

        1. Lurrean zuen konsuelo, ta anparo bakarra, edo Isidro bere guztia Sta Mariari Jainkoak zerura eraman zion: eta beste andreen negar, da zeremonia geiegiak largarik, Joan bere Semeari, diotenez, guztia, edo Isidrok agindu zuena bereala eman zion. Lurreko artu emanetatik libre, ariñago Santa zeruronz igo zan. Madriden Santa biak bisitatzen zituzten Eleizak, ta Ermitak, orduan amaitu bide ziran. Atochako Ama Birjiñaren Santuario jakiña; ta Almudenako, orañ Korteko Eleiza Nagusien, edo prinzipal dana. Arrezkero Sta Mariak Caraquizen bakarrik bizi zala, alde aietan ziran Ama Birjiñaren beste Ermita askoren kontua artu zuen, da guzietan bere limosna, ejenplo, ta prodijioakin, jende guzien debozioa txit bizirotu, ta aurreratu zuen. Orietan berak ama Birjiñaren fabore asko gozatu, ta orandaño zeruko memoria guzienzat utzi zuen.

        2. Ejerzizio santu, ta miragarri oiean Jainkoaren usatortola baten gisa, zorioneko bere erretiro, edo soledadean, Maria lurrean, zeruan bazegoen bezala, denborada batean bizi izan zan. Baña Aingeruak, eta Zerutarrak, ta are geiago Jesus bere Esposoak, ta onen Ama maiteak beren glorian ikusteko aren zaletu ziran: eta anima santa onek, lagun ditxoso aien, da Jesus, ta bere Amaren erregalozko mandatuakin suak, eta garrak irazaki, ta biotzetik amore guziaren atzeneko bonbonadak ematen asi zan. Suspirio bakoitzean aren espirituak egaka bolatu nai zuen: eta amoriozko miñ, edo gaitz gozoak artu zuen. Onek estutu, ta bere biotz guztitik, bere guztiari, edo Ama Birjiñari otsegin zion, ta bere anima santarekin batean, bere Testamentuan Etxetxo, ta lur puska bat (ori zan Sta Mariak zuen guztia) utzi ziozkan. Eleizakoak iñoiz ere baño debozio, argi, ta amore geiagorekin egin, ta bere Ama santisimaren Eleizan enterratzea agindu zuen. Zeruetako Erregiña Aingeruakin presente zeukala, ta aren gloria zekuzela, uso zuri eder baten gisa, bere espiritua aren eskuetan, ta Jesusen Biotzean eman zuen. Gorputz santuaren Relikarioa Ama Birjiñarenzat betiko geratu zan, da an zeruko fabore señalatu asko, ta Milagro andiak bere debotoai egiten diezte.

        3. Aita Daniel Papebroquiok seguratzen du, Sta Mariaren Milagroak txit asko dirala: eta ori bera Santaren Prozesoetan kontatzen da. Benedikto Aita Santuak bere obretan, prodijio oien gañean alabanza txit andiak dakartzi: eta gure Aita Serranok Santaren Bizitzan, oriek eta beste Marabilla andi asko kontatzen ditu. Santa Maria txit berezkiro Bitarteko poderosa, ta milagrosa bere debotoen buruko miñ edo trabajuetan izandu da. Orrez gañera beste gaitz mota, ta eriotzako peligro estuetan ere, txit probetxu andiko Milagro asko egin izandu ditu. Santa preziosa onen Burua miragarrizko benerazioan, Ama Birjiñaren Aldarean, bere Sagrario eder batean beti egon da: eta Erri aietako jendeak Prozesio debotoetan, Santari bear zituzten faboreak eskatzera etorri oi ziran, baita ere aren betiko Milagroen graziak, edo eskerrak ematera. Oiek ezin kontatu ala ziran, da Santa Mariaren sepulturako Lur puska bat jendeak eraman, da aien fede biziak, nai zuten guzia, alkanzatzen zien.

        4. Santa Maria de la Cabeza, edo Burukoa, esan oi da; baña ez Santak, ta ez aren Gurasoak, orrelako izengaña izandu zuten, Aita Santuak berak, ta besteak diotenez: eta Aldare artan zegoen Buru Santuagatik izen ori jendeen debozioak eman zion. Onen Gorputz, edo Relikia santuak laureun urte, edo geiagoan, Losa andi batekin estalirik egondu ziran. Zeruko errebelazio, ta abiso milagrosoak Jainkoak modu askotan ematen zituen: eta azkenik, Jaunaren fede, ta debozio guziz partikular, ta bero batek jendeak irazaki, ta mobitu zituen. Relikiak agertzeko prestatu ziran: Losa jaso, ta Obia idiki zan: Puntu artan zeruko usai bat añ suabe, ta gozoa Eleiza guzian banatu zan, non da jende an zeudenak, birreun da geiago ziran, uste zuten, Paradisuan, edo glorian zeudela. Milagro andi onekin Jaunari graziak ematen, ta deadarrez guziak asi ziran: Orañ bai Santa Mariaren Relikia gordeak agertzen dirala. Kontu, ta neke andiaz oiek agertzeko zebiltzan, da Franzisko Bergara Notario Apostoliko bere debotoari Santa gloriosa agertu zitzaion, da non, da nola zeuden, guztia oni esan zion, eta ala milagroz idoro ziran.

        5. Santaren Relikiak txit garbi, zuri ederrak, guztiak an ikusi, ta adoratu zituzten, ta prodijio asko orduan ikusi ziran. Orietatik ezur zuri bat Relijioso bati eman zioten; baña onek fede gabe esan zuen: Sinisten etzuela, ezur ori Santarena zala. Esan ori ondo kosta zitzaion. Gau erdian S. Isidro zerutik etorri, ta reprensio aserre bat eman zion, da esan, Santa Mariaren Relikia zala ura, ta señaletzat, Santuak zekarren akullu puntaz bekokian golpe bat eman zion. Sustoz, ta penaz ill bear zuen; baña beregan biurtu, ta Santaren faborez obeto arkitu zan. Negarrez, ta deadarrez fede biziarekin Relikia adoratu zuen, ta Sta Mariari debozio andi bat artu zion. Beste gizon Staren deboto bat onen festa andi batera lasterrago joateagatik, Sta Maria uraren gañean pasatzen zan lekutik, ur andiakin sartu zan; baña ibai erdian zaldia ta bera itotzeko zorian urak eraman zituen. Etsi zuen gizonak, eta estu artan Sta. Mariari txit biotzetik deitu zion; eta itsu-itsuan Santak bertan beste aldera milagroz eraman, ta txit ondo arkitu zan. Festan zeuden guztiak ikusten zutela, jendeai Milagro andi au kontatu zien.

        6. Nola Santa Maria, ta San Isidro lurrean añ bat, añ Ongilleak, añ paketsuak beti izandu ziran, ala zeruan ere orañ armonia orretan beren debotoenzat biak Ongille bat dira. Madridko Bezino Pedro Mendozak urte biko, ta bere konsueloko alabatxo bat zuen; baña pena txit andia zeukan, zeren kalentura gaisto batek, ta iltzeko bomituakin eman zion, ta Medikuak erremediorik etzuten. Santa Mariaren Prozesoetako Fr. Domingo Mendozak onegana, ta S. Isidrogana obeto apelatu zuen. Pedrok, eta Emazteak Senar Emazte Santuai promesa egin zien, iltzea zegoen alaba bizi bazan, biaramonean, S. Isidroren Kapillara, Meza, ta libra kandelarekin eramango zutela. Aur etsi ori Amak fede biziaz besoetan artu, ta eraman, Meza enzun, ta bederatzigarren orduan kandela akabatu, ta bertan gaitzak akabatu ziran. Aurra graziak ematera bezala, berez, ta ariñ Santuaren Aldarera joan zan; eta osasunan ondo geratu zan. An zeuden guziak arriturik Jainkoa Senar Emazte Santuetan alabatu zuten, ta Milagro añ andia publikatu, ta Santu bien txit debotoak gelditu ziran.

        7. Katalina Urkizo, Joan de Zarateren Alarguna, bere argaltasunez altu batetik erori, ta golpeak elbarritu, ta itsuturik geratu zan. Ala bearrez erori berriz, ta iltzeko etsirik zegoen. Santa Mariaren Milagroak aditu, ta oni, ta bere Esposo S. Isidrori erremedioa eskatu zien. Txit alibio andia sentitu, ta debozioa ere bizitu zan. Biai berriz biotzetik deitu, ta osasuna, ta gorputzeko libertade osoa artu, ta juramentuaz Milagro au deklaratu zuen: baita bere Alaba Antonia de Zarategan ikusi zan Milagroa ere. Au gorputzeko anditsu gaisto batzuekin peligro andian zegoela, Ama piadosak bezala, bere Alabaren fabore, Sta Maria, ta S. Isidrogana biurtu, ta osasuna eskatu zien. Bestegabe puntu artan Alaba osasuna, ta indar osoakin arkitu zan: eta Santuen debozioa Milagro oiekin txit geitu, ta aurreratu zan.

        8. Doña Ana Remesal, Erregeren Ministro baten Emazte, ta Santu bien txit debotak, San Isidroren Kanonizaziorako diru puska bat Madriden agindu zion, baldin Santuak zeruko fabore, berak txit nai zuen bat egiten bazion. Isidro amoroso Ongilleak, nai baño ere geiago zan mesedea, bere debotari bereala egin zion, ta kontentu txit andiaz bere Etxean ikusi zuen. Baña munduko gauzen artean zoratu, ta zeruko bendizioaz, ta bere promesaz Doña Ana guztiro aztu zan. Baña Jainkoaren justizia bere onerako etxean ikusi zuen. Lotan zegoela, Andre grabe moduzko bat bere ondoan ikusi zuen, da bereala gizatzar bat lebrel izugarri bat berekin zekarrela. Andreak esan zuen: S. Isidrori bere promesa pagatu eztiona, au da. Bertan gizonak zakurra bota, ta Doña Anari presa egin zion lazki, ta arrastaka zeraman. Bere estuan tristea deadarrez asi zan. Nik dirua eramango det: dirua nik pagatuko det. Orduan Andreak agindu zuen, gizona bere zakurrarekin andik zijoala. Onetan Doña Ana, esnatu zan, ta bildurrak ikara, lasterka jaiki, ta dirua eraman, da pakean, da kito geratu zan. Gero Atotxako Santuarioan, Santa Maria ikusi ta esaten zuen: Niri agertu zitzadan Santa au da. Onela bere Isidro Santuaren onra, ta gloriari Santa Mariak zerutik etorri, ta begiratu zion.

        9. S. Isidroren Gorputz Santua erakusten zan festa batean, Andre bat Kapilla Errealera txit gogotik, ikustera joan zan; baña orduko jendedi andiak Eleiza bete, ta ezin sartu, ta txit triste etxera zan. An enfadu modu batekin esan zuen: Santuari limosnarik emango eztiot, aren Gorputza ikusi artean. Baña esan orduko, bertan sorturik, eta arriturik, oñak, eskuak, ta burua gogorturik guztia gelditu zan. Medikurik famatuena ekarri, ta zer gaitz zan ezagutu etzuen; baña eriak berak bai: Au, zion Andreak, nere kulparen kastigua da, zeren Santuaren kontra itz egin dedan. Damu andiarekin barkazioa eskatu zion, da Santua obeto aplakatzeko, Santa Maria bere Esposagatik emendatzeko osasuna eskatu zion, ta limosna bat Santuari bereala bialdu zion. O Santa Mariaren balio preziosoa! O Bitarteko poderosa, ta Senar Santuaren onragarria! Limosna Eleizara allegatu baño len, Sta Mariak eriari osasuna, ta libertade osoa eman zion. An begira zeuden guziak Marabilla onek arritu, ta Milagroa, Milagroa publikatzen zuten. Ezin kontatu ala dira, Santa Mariak onela beti egin dituen beste prodijioak. Jainkoaren gloria, ta Santaren onrarako esan diranak, asko dira.

        Orañ beste berri onak eman bear ditugu.

 

aurrekoa hurrengoa