www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN §a.
S. ISIDRO ATXURLARIAREN
BIZITZA, TA BIRTUTEAK

 

        1. Jaunaren milla ta sei eun, da ogei ta bigarren Urtean, Marzoaren amabigarren egunean, Erromak Erroma dan ezkero, ta munduak Eleiza Santan ikusi duen gloriarik andienetarik bat ikusi zuen. Gure Españak paregabeko, ta onra txit andiko gauza asko ikusi ditu; baña gutxi, bearbada, gloria, ta atsegin andiagokorik egun ori baño. Gregorio Amabosgarrena, Erromako Aita Santu urte bi, ta bost illabetean izan zan; baña Aita Santu gutxik, onek bezalako ditxarik egun batean ikusi zuen. Zer konsuelo, ta alegria gozoagorik arenzat, eta guretzat, bost Santu guztik miragarriak, ta orietatik lau Españolak, solemnidade, ta gloriarik andienean, ta egun batean kanonizatzea baño? Zer zeruko debozio, ta atsegiñarekin bost Santuen onran egin zan Orazio berri ederra, lenengo Jainkoaren alabantzan Aita Santuak kantatuko zuen?

        2. Marabillazko Santu oiek ziran San Isidro Atxurlaria, Aita S. Ignazio, San Franzisko Xabier, Ama Sta. Teresa, ta S. Felipe Neri: au Oratorioko Fundadore gloriosoa: Jesusen Biotzeko Esposa maite Birjiñen artean, Karmengo Lore eder, Andre guzien joiarik preziatuena, Sta. Teresa, bere Relijioaren Fundadora: A. S. Ignazio gure Jesusen Konpañiako Fundadorea: Mundu berriko, edo Indietako Apostolo Xabier milagrosoa: ta S. Isidro Atxurlaria, Madrid koroatuaren Gloriarik andiena. Jainkoaren Jakinde altu ta ezkutatuena onetan ondo agertzen da; bada Erregerik andienaren, edo Mundu bietako Jaberik aberatsenaren Kortean, Isidro Atxurlari pobre umilla, Erregeen Patroi poderoso, ta Anparo segurua Jainkoak paratu du, oriek beren Koroa, ta Majestade guztia Isidroren oñetan deboziorik umillenarekin Jainkoari emateko, ta Santu prezioso onen bitartez, eskatzen duten guzia, oi dan bezala, alkanzatzeko. Mirarizko Santu onen Bizitza asi dezagun.

        3. Aita Daniel Papebroquio gureak Anberesko bere Lagun guziz jakinsuakin, estudio, ta neke gogorrakin Eleiza Santaren egitekorik andiena, edo Santu guzien Bizitzak egiaz, edo al dan argiroena ematen dituzte. Jainkoaren gloriako, ta Santuen onra andieneko obra da au. Aita Daniel onek, S. Isidro Konfesore guztiz gloriosoaren, Bizitza atena zuen: eta onek dakar, edo ematen dit; nik gure Euskeran ori emateko bear dan argi guztia. Kanonizazioko Prozesoetatik Joan Diakonok, A. Jaime Bleda, Relijioso Dominiko, piedade, ta kontu andiko Autoteeratik, gure Padreak artu zuten, da nik orietatik.

        4. Konsueloa da, Santuen Gurasoak, jaiotza, non, da noiz, orien aziera, ta beste orrelakoak ondo jakitea. Baña gure alabearrez gauza orien arrastorik ere garbiro ezin atera degu. Seieun urtera dijoa, Joan Diakonoak San Isidroren Bizitza atera zuela, baña noiz zierto eztakigu. A. Papebroquiok kontu segurua ateratzen du, Santua askoz lenago ill zala. Madriden jaio, ta bizi izan zan Santua, gauza jakiña da. Zorioneko onen Gurasoak norzuek ziran eztakigu. Iñondik ere, Jainkozko Aita, ta Ama zituen; bada Arbola onak bezala, alako Isidroren frutu eskojitu preziosoa zerurako eman, da piedade guzian azi zuten.

        5. San Andresko Parrokian bateatu zan, da lenengo graziarekin Isidroren Izena Bateoan eman zioten. Doai beardiña, edo doaietan berdiña Isidrok esan nai du, eta aurrari ederki zetorkion: bada grazia, doai, ta birtuteetan, Jaunak berak, ta bere gustora txit berdin, edo igoala egin zuen. Santuaren mirarizko Bizitza luzetik erraz, ta klaru ikusten da, nola, ta zeñ kontu andiaz onen Guraso piadosoak beren Seme, edo doaiezko Isidro zerurako Santugaiari bezala, begiratu zioten, Jainkoaren bildurrezko Gurasoak umeen ditxarik andiena dira: geienean Aita, ta Ama nolakoak, Seme ta Alabak alakoak. Kristau aziera ona, ondasunik, aziendarik edo doterik onena da. S. Isidrok, Guraso pobreen Semea bazan ere, egia au ondo erakutsi zuen.

        6. Santu gai andia txikitatik Isidro izan zan, ta orren señale ederrak bereala eman zituen: inklinazio txit onetakoa, txit egokia, txit umilla zan: guztienzat maitagarria, ta ala guztiak maite zutena, Juan Diakonoak dion bezala. Jainkoak beretzat autensia, edo eskojitua zeukan, ta bera bakarrik obeto serbitzeko, ta amatzeko, aren borondatea guzian egitea beti billatzen zuen. Infernutik bezala, lagun gaistoetatik iges oi zebillen: onekin ez artu, ta ez emanik: joko, trabesura, ta bulletan baño, bere bakarrean Jainkoarekin obeto arkitzen zan: eta nola birtute guztietarako jaioa bezala zeruak Isidro prestatu zuen: onek bere biotz garbi, manso, paketsua, Jaunaren argi, ta deiak amore onez artzeko, beti prest zeukan.

        7. Bere anima santa peligro guzietatik libratzeko, sagradu segurura bereala biurtu zan, ta Eleizarako bidea ikasi zuen. Gaztetarik bere inklinazio, ta debozio guzia Eleizan, bere zeru, edo tokian bezala, Jainkoa arkitzeko billatzen zuen, Eleizan beti, edo al zuen guzian bere Jaun, da Jabe bakarra biotz guztitik adoratzen zuen, eta orretan gau, ta egun, edo beti egon nai zukean: eta nola Isidro Jainkoari añ osoro emana zegoen: onek Orazioan, Dotrina, ta Sermoietan bere itz dibinoa enzuteko, gogo, debozio, ta naiera gozo, ta egunoro biziagoa ematen zion. Gure Fede, Relijioko Misterio altu, ta Eskritura sagraduko argi andiak Eleizan, artu eta justizia, edo santidadearen egiazko gose, egarri andiagoa artzen zuen: eta Libruetan baño ere Dotrina altuago, ta errazago bear zuen guzia ikasten zuen. Espiritu Santuak Eleizan Isidroren espirirua bere lezio, ta doai guziaz betetzen zuen, bera ezagutu, ta amatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa