www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN §a.
TENTAZIO, TA TRABAJUETAKO
S. ISIDROREN PAZIENZIA

 

        1. Zeruan bezala, lurrean Jaunaren borondatea beti egitean gure ditxa, ta zorian guztia dago. Au Maisu dibinoak bere aoz, Oraziorik nagusiaren, edo Pater nosterrean erakatsi zigun. Egin bedi zure borondatea; nola zeruan ala lurrean. O esaten deguna, beti egiten bagendu! Guk ori beti egiteko, berak beste lezio dibinoa eman zigun zionean: Nerea izan nai duenak, bere burua, edo borondatea uka beza: bere gurutzea artu, ta egunoro eraman beza, ta Niri jarrai begiz. Zeruko dotrinarik guzienzat bearrena au da, eta au gordetzeak anima Santidaderik altuenera seguru darama. Oneran S. Isidro beti ari zan: onetan ordu, ta puntuoro bere lan, edo ejerzizio guztia zuen: egunoro ta beti onetan sendoago egin zan. Baziekien, ta ondo barrendik zeruko argian zekuzan, Jainkoaren borondate, edo naia egiteak salbatzen gaituela: eta gure naia egiteak galtzen gaituela.

        2. Pribilejio señalatuetatik bat Santurik andienetan au izan da: eta gure Isidroren anima garbian Jaunak bere eskuz josi zuen joia, ta doairik preziosoena, bere borondatearekin Isidroren biotza añ bat egitea izan zan. Miraririk ikusgarriena da, dotrina, ta ejenplo au Isidrogan añ ederki egiña, ta alde guzietatik apañdua ikustea. Atxurlari pobre beti arrastaka, edo lurrarekin burruka zebillen batek nondik, edo nola ikasi, ta jakin zezakean ori guzia ezpada Espiritu Santuaren argi bakar, da altuenetatik. Baña gure Jainkoak Isidro maitea beretzat artu zuen, ta santidade guzian prodijioso egiteko, anima guztirako egokia eman zion, da onen lur onak bezala, frutu eder ugariakin beti eranzun zion. Esan degun fede biziaz Jainkoa ezagutu, ta bere biotzeko humildadean txit beraño jatxi, edo ondatu zan: da Jaunaren borondarearekin bat berea guztian egin, da birtutearen goienera igo zan.

        3. Jainkoaren lezio onetan ikasi ezazu, Nekazaria, gauza andiak, eta asko egitean baño, asko ta ondo Jaunagatik sufritzean birtute geiago arkitu oi da: ta Jesus onaren antza geienean onetan oi dago. Jesus umillaren bizitza gure lur gaisto onen arantzen, da beazunen artean arkitu zan. Orregatik ere Jaun onen espiritua, Aita Eternoaren borondatean beti bat, eta firme egon zan: arekiko umildade, ta amorioz; ta gurekiko ontasun, ta piedadez betea. Ala S. Isidro, Jesus Maisu dibinoaren antzera, munduko aldarte ta gorabera, guzien artean beti umil, manso, ta bere Jainkoarekin bat egin izandu zan. Ejenplo eder asko emateko, Jainkoak santidade orren ispillu bizia bere biziko tratu lurrean paratu zuen Isidrok: eta Nagusi, lagun, da adiskide askorekin, Santuak jardun bear zuen; baña orregatik ere Isidro beti bat izan zan: bere biotzeko mansotasun, da umildadean, Jaunaren borondatea beti bat egin zan. Jaunaren konformidade, ta amorioaren señalerik fiñena au da.

        4. Munduko nekeak asko ta andiak guri idurituagatik, Jaunaren eskutik datozenean, gurutze añ pisuak eztira; emen gizonen da andreen artean datozenak, geienean pisuago oi dira. S. Isidrok guztietan espiritu igoala erakusi zuen. Marabillazko konformidade onetan Santuak txik meekiro, edo delikadu iruten zuen, ta tranze guzietarako sufrimentua prest zeukan. Aingeruen pakezko bizitza S. Isidrok, eta Sta Mariak egiten zuten. Goizoro biak leia santu batean Jainkoa billatzen zuten, eta gero aren izenean etxeari, ta kanpotai txit gogotik begiratzen zioten. Baña deabruak orien zerako biziera ezin ikusi, edo eraman, da bere lagun edo gizon gaisto batzuez baliatu, ta Santuen kontra bere arma jakiñakin tentatzen asi zan.

        5. Lenengo: nola S. Isidro txit goiz jaiki, ta Eleizak bisitatzen, da Mezak enzuten luzaro egoten zan, ta bearrera berandu joanagatik, alde aietako gizonak baño bear andiago egiten zuen, eta aiek baño obeto bizi zan; ori ezin ikusiak ta enbidiak erretzen zituen. Ortik bada, satanasek tentatu, ta Nagusiari kontu, ta kejak eman ziozkaten. Jauna esan zioten: bere azienda Isidrok gaizki erabilli, ta galtzea nai ezpadu, kontu artu, ta begira biotza. Eleizetan luzaro egon, da berandu bearrera etorten da; eta onelako beste gauzak. Nagusiak oriek aditu, ta txit asko sentitu zuen. Isidro deitu zuen, da keja andi oriek eman ziozkan: ark ala bere aziendak fiatu, ta añ gaizki nola eranzuten zion. Jaietan Eleizetan debozioaz egotea ondo zala; baña astegunetan iñoren agrabioan Jainkoak nai etzuela: ori iñoren azienda ostuaz bera ofenditzea zala.

        6. Orrelako keja samiñak Isidrok ixillik ta mirarizko pazienzian enzun; da sosegu, ta suabidade guziaz eranzun zion: Jauna asko penatzen naiz, zu orrela aserratzeko gizon oriek eman dizuten bideaz, ta zure azienda niri emanak kentzeko pausoetan paratu zaituztelako. Jainkoari nai eztakiola, nik iñori ezer kendu, edo ostuaz, kalte edo agrabiorik egitea; baña are gutxiago zuri, nere errespeto guztizko Jabeari bezala. Badakizu ondo, zer amorio, ta legea zurekiko beti gorde dedan: ala ezertan ere kalterik egin dizudala ikusten badezu, emen nago prest, arrazoi dan bezala, nere irabazitik zuri emateko. Baña onzat arren artu bear dezu, goizetan ni Eleizetara joatea, ta bearrera baño len, guztien Jauna, da Jabea an billatzea.

        7. Isidroren egiazko mansotasun umill au ikusi, ta Nagusia sosegatu zan orduan. Alere, zer igarotzen zan obeto jakiteko, bere begiz ikusi nai izan zuen. Berariaz kanpora joan, da zelatan jarri zan, da ikusi zuen, nola Isidro bearrean txit berandu asi zan: ori zegoen lekuronz, zerbait esateko, aurreratu zan: eta orra non Isidroren alde bietatik, idi uztarri bi, baña elurra bezeñ zuri ederrak bearrean galankiro ari ziran. Arriturik gelditu zan: da zeruko milagroren bat zala sinistu zuen; bada Isidrok alako idirik, ta ez orretako kaudalerik etzuela baziekien berak. Marabilla ori obeto ikusteko, lasterka zijoan; baña Isidrogana eldu orduko, au bakarrik arkitu zuen: da ere arrituago, Isidrori esan zion, Zurekin bearrean, edo laguntzen ari ziranak, nor, edo zer ziran? Santuak bere betiko grazia onaz eranzun zion: Jauna, gizon lagunik emen egon ezta; ezpada nere Jainkoa, zeñak beti laguntzen didan. Oni biotzetik deitzen diot; eta onen miserikordiak ondo deitzen dionari sekulan faltatzen eztio.

        8. Emendik Nagusiak ziertotzat atera zuen, Isidrori laguntzen ark ikusi zituenak, Jainkoak bialtzen ziozkan Aingeru beargilleak zirala, berak Mezak enzuten, ta Eleizetako debozioetan gastatzen zuen denboran, aren leku edo ordean bearra egiteko. Nagusiak konsueloz beterik esan zion: Emendik aurrera, Isidro, ondoen deritzatzun guzia egizu. Ez bildur, iñoren gezurrik sinistuko dedala; eta gizonen, edo deabruen tentazio, ta esanai lekurik emango diedala. Orra nere azienda guztia zure eskuetan, zurea baliz bezala. Ez bildur, sekulan nik botako zaitudala: Onela Isidro bere biziera santu, ta debozioetan aurreratu, ta pake txit ederrean gero bizi izan zan. Onelako Marabilla andi askorekin Jainkoa Isidroren fabore beti biurtu zala gauza jakiña da.

        9. Bata ta beste Isidroren billa, aren azienda, edo bearlekura joan oi ziran; baña debozioetako denboran bazan, Isidro ez an, baizik Eleizan arkituko zan. Aingeruak beren kontura artua zeukaten, aren partez bearra, lazkiro, ta nekegabe aire galantean egitea, Ala Iban de Vargasek, eta beste askok ikusi zuten, uztartuak, Isidro gabe, baña Aingeruak ederki gobernatuaz, gora ta bera zuzen ari zirala, ta bear txik luzea egin zutela, eta bitartean gure Isidro S. Andresen bere Parrokian, Aingeruen gisa zeruan, da orazioan, an beti arkitzen zan. O zer mirarizko ejenploa! O zer zeruko bendizio, ta faboreak!

        10. Nekazari ona: salbatu, edo santu izan nai badezu, Isidroagan zer ikasi, ta zer imitatu badezu. Begira ondo trabajuetako aren mansotasun umilla, ta eranzuteko suabidadea: begira aren debozioa, ta Aingeruakin zuen tratua. Santua orazioan, da Aingeruak pozik aren orde bearrean. Ai Aita, esango dezu: guk ere gure bear, da nekeetan orrelako langille, edo lagun batzuek bagindu! Gure aldapetako goraberak, arrastakak, eta izerdiak gutxiago, ta ariñagoak izango lirake. Aisa diozu ori, baña ez ongi. Bear baliz gure Jainkoak, ezer kostagabe, bere naiarekin, Isidro, ta beste askogan bezala, zugan ere ori egingo luke. Baña orduan Santua Eleizara bezala, zu tabernara. Ez ori. Santua ez taberna zale, ez bulla zale, ez berriketa, edo joko zale zan. Mezak enzuteko bai goiztar, Ama Birjiña, ta Santuak luzaro billatzeko: eta Aingeruak aren bearra egiten. Aingeruak argatik bezala, zugatik etorriko lirake pozik bearrera, zuk aren gisako obra santuak egiten bazindu. Baña zu tabernetan, berriketa, ta jolas txarretan, edaten, da jokoan, ta askotan gau guzian, Jainkoaren lege guzien kontra egoten zera: gero biaramonean burua pisua, gorputza nagi baldana, ta bearrerako gogorik ez. S. Isidrok ori etzuen. Ari jarrai zaiozu zure Eleizan, etxean, da bearrean, zeruko bendizio, ta Aingeruen faboreak, ark bezala, artu nai badituzu. Bide okerrak ta pauso txarrak utzi: ta zuzen ibilli: goiz etxera, goiz jaiki, ta Jainkoa lenengo, aren gisa billatu.

 

aurrekoa hurrengoa