www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAZAZPIGARREN §a.
SAN ISIDROREN BESTE FABORE,
TA MILAGROAK

 

        1. Egia esatera, nere Irakurlea, Santuaren Prodijio guztiak ezin emen esan ditezke. Ezin kontatu ala, txit asko; ta era askotan dira. Milagro mota guzietan Jainkoak bere, S. Isidro txit gloriosoa egin izandu du. Gure esaeran lurretik zerura bere piedadezko entrañak eraman, da an zabaldu, ta guretzat idiki zituen. Lurrean guzienzat Onzale amorosoa bazan, zeruan Ongille poderosoago da. Askotan S. Isidro bere deboto, ta besteai eder, da glorioso agertu zaie, ta nai, ta bear zuten osasuna zerutik ekarri die. Beste askori aurrea berak artu, ta beren trabajuetan zer egin bear duten Santuak esan die. Buruko miñ andietatik txit asko, ta beste gaitz gogorretatik are geiago, ta batez ere kalentura luze gaistoetatik libratu izan ditu: eta S. Isidro txit poderosoa onetan, da beste prodijioetan beti izan da.

        2. Asko begietako oñazez akabatzen, edo itsuturik zeudenak Santuari deitu, ta beste gabe prodijio klaroakin milagroz sendatu ditu: begiak argiak batzuei, maiñku askori besoak, erren askori oñak: Elbarri askori indarra, ta osasuna: etsirik edo erioa begietan zeukatenai bizia eman die, ta osoro sendatu izan ditu: ill asko piztu, edo resuzitatu ditu: denbora luzean umerik gabe penaz zeuden ezkonduai zeruko frutu, edo umeen bendizioa Santuak eman die. S. Isidrori otsegin, da deabruak igeska askotan aienatu dira. Satanasen aserreetan gaizki bizi ziran Ezkonduai zeruko pakea Isidro paketsuak ekarri die. Deabruen mendean, pekatuen lazoetan nasturik luzaro zeudenai egiazko penitenzia, konfesio oso bat, eta biziera berri santua pakean egiteko lagundu die Mairuen kateakin, iltzeko sentenziarekin zeudenai, eskua libertadea, ta bizia eman die. Eta itz gutxian orra asko esan, eta onetan onetan Kristau debotoak nolerebait ikusiko du, S. Isidro gloriosoa zeñ guztizko Milagrosoa, ta alde guzietara zeñ prodijiosoa dan.

        3. Gure Españako Buru, edo Kortean Erregeetatik bera jende guztiak S. Isidro beren Patroi estimatuagandik artu dituzten fabore milagrosoak kaburik eztute. Madriden Erregeak, eta beste txiki ta andiak beren gaitz, edo peligroetan Santuagan, nai duten guzia seguru daukate. Leorte andietan euria eskatu, ta Atxurlari Santuak bere kanpoak zerutik ugari irrigabatzen ditu. Gizon gazte zanetik S. Isidrok berezko grazia, eda berezkiroko ofizioa zuen, iturri zarrak berritzeko, eta iturri berriak agertzeko: putzu leorrak garbitu, ta ederki maneatzen zituen; eta urai beti irauteko bide segurua ematen zien. Marabillazko ur gozo garbiak Santuak iturri berrietan atera zituen: eta len da gero, edo beti S. Isidroren faborezko urak Milagro andiakin zeruko Botikako edariak izandu dira, ta askoren osasunagatik Jainkoa alabatzeko Bidea.

        4. O nere Atxurlari santu paregabea, ta guzien ongillea! O! ta zeñ miragarri, ta gloriosoa, ala zeruan, nola lurrean Jainkoak bere Santuen artean egin zaituen! Gure Errege andi ditxosoen urrezko Koroa ederra, eta oien Korteko Patroi, ta Bitarteko poderosoa, ta Aitarik maiteena zu zera: Atxurlari garbi, ta Nekazari prestu guzien zeruko anparo sagradua zu zera. Oiek beren neke estu, ta gaitzetan esperanza osoaz zugana datoz, ta berak nai dutena zuk egiteko, zugana biurtu bear dute. O zer fedea! O zer legea! O zer biotzeko amorioa oiek, eta guziok Zuri zor dizugun! Bada alako birtuteen ejenploak zure miragarrizko bizitzan, ta arrigarrizko Milagroetan beti erakutsi dituzu! Gure Nekazari on guzien biotzak zuri gogotik jarraitzera, ta beren biziera pobrean zu imitatzera biziro animatzeko, laburtxo badere esan ditugun Marabillak, askodinbat, edo sobra dira.

        5. Orañ, nere Santu txitezko Ongille maitetsua! Mesede andi bat, edo andiena, nik ere eskatu bear dizut, eta da, eriotza on bat, edo Jaunaren begietan preziosoa dana neretzat, eta gure, edo zure Nekazari onradu guzienzat. Badakutsu ondo, nere bitarteko poderosoa, or goien, da Jainkoaren ispillu argian, iltzeko zorian banago ere, zure izenean, da zure amorez zer alegiñaz egin ditudan; da nekazari maiteen salbazioa zenbateraño deseatzen dedan. Orienzat, bada, lau mesede bearrenak, eta nere biotzean beti josirik daudenak eman bear dizkidatzu. Lenengoa da orien pakezko, ta zure antzeko biziera santu bat elkarren artean guziak egitea: era deabru txarrak, Zu, ta zure Esposa Santa bezala, inkietatu nai baditu, zuetara etxeko pakeagatik akudi dezatela, ta txit biotzetik, S. Jose gloriosoari ta zuei bioi, Pater noster, da Abe Maria bat egunoro beti erreza dezatela.

        6. Bigarrena: Nekazari guziak zure fabore, ta zure gisa, illean beñ, edo lenago, Jainkoaren, da Ama Birjiñaren egun andietan, konfesatzea, ta itzakin baño, obra, ta ejenploakin are geiago etxekoak eramatea. Dotrina, Sermoi, ta beste Ejerzizio santuetara joatea, eta Eleizan, zuk bezala, zeruko jakinde santua ikastea. Irugarrena: Juramentu, birau, ta gaizki esakak beren ejenplo, ta kontuarekin kentzea, ta etxetik betiko aienatzea: auzoai, ta iñori besteri sekulan gaitzik ez, baizen al dan on guzia Jainkoagatik, egitea: goiz etxera guziak biurtu, ta afaldu baño len, Errosarioa, ta beste debozioak egitea. Laugarrena: beren denbora datorrenean, Semeai, ta kontuzago alabai beren zuzenbidea ematea, edo era onean oriek ezkontzea. Onetako Nagitasun edo atzerapena Gurasoen, da umeen kondenazioko peligro andia oi da. Orañ, Guraso diranai nola, ta zer gaztetan nai zuten ezagutzeko argia emaiezu. Zuk zure Esposa maitearen aurrean zure pobrezaren Testamentu garbia egin zenduen bezala; gure Etxajaunak ere, juiziozo personakin gauzak ondo begiratu, ta ikusirik, len baño len denboraz, edo bereala, ta beregan daudela, beren Testamentua egin dezatela: onela libre zure gisa, Jainkoa beti serbitzeko lurrean, ta zurekin batean guziok bera alabatzeko zeruan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa