www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABOSTGARREN §a.
S. ISIDROREN GORPUTZA OSORIK
JAINKOAK GORDE IZAN DU

 

        1. Jaunaren Ontasun Dibinoak zer amore, ta kariño moduaz bere justuen Animai beti begiratzen dien, erraz ikusten da, orien Gorputz askorekin daukan mirarizko kontu, ta Probidenziatik. Au Isidro bere Adiskide maiteagan txit agiria beti izandu da: bada onen Gorputz preziosoa beti osorik dago, ta beti garbirik Jaunak gorde nai du. Españako Errege Enrike laugarrena Milagroen famarekin debozio andiz bete, ta Gorputz santua ikustera beñ joan zan, ta ori agirian paratu, ta Jainkoa asko alabatzen zuela, Santua adoratu zuen: eta iltzan ezkero ainbeste urte igaro, ta añ oso, ta añ garbi ikusi, ta bera, ta Korte guzia Milagro onezaz txit agitz admiratu ziran. S. Isidro kanonizatzeko denboran, Kardenal, ta Obispoen aurrean Gorputz santua ikusteko bere Kajatik osorik, eta txit erraz atera zuten: eta zeruko usai zoragarri bat botatzen duela dago.

        2. Erregiña Doña Joanari igaro zitzaion Milagroa izugarria izan zan. Onen animako joia eder ta birtuteen artean bat, S. Isidro glorioloari zion debozioa zan. Onegatik Gorputz santua adoratzera, bere Kapillara joan zan: da gero bere Eleizarako Santuaren Beso bat eskatu zuen: eta nola guzien Ongille, ta Ama añ estimatua zan, Beso santua eman zioten. Baña, o Jainkoaren Probidenzia adoragarria! Erregiñak besoa artu zuen puntu artan, ustegabeko gaitz andi batek bera artu zuen, ta Elizatik ezin irten zan. Familia erreal guztia, ta besteak sustoz arritu ziran. Baña Erregiña piadosak zeruko abisoa laster, ta obeto ezagutu zuen. Gaitz edo akzidenteak leku puska bat eman zion, ta biziro esan zuen. Ez, ez: biurtu bekio Santuari bere Besoa. Gorputzari ori paratu, ta Erregiña bertan milagroz sendaturik arkitu zan.

        3. Jainkoak bere juizio ezkutatuak onelako Milagro klaroakin agertzen ditu, eta S. Isidroren Relikiak zeñ joia estimagarriak aren begietan diran, ta berak nola onratzen dituen. Erregiña Katolika Doña Isabel gaitz andi batekin, iltzeko zorian zegoen. Baña nola S. Isidroren txit debota zan, biotz guztitik deitu, ta osasuna eskatu zion. Santu amorosoak bereala aditu, ta sendatu zan. Zeruko fabore onekin aren debozioa irazaki zan, da Jainkoari eskerrak emateko, S. Isidroren Kapillara joan zan. Urna, edo Gorputz santuaren Kaja idiki, ta Erregiña piadosak agirian adoratu zuen. Onen Dama batek debozioz, edo bestela, Santuari oñean muñ egitera joan, da Beatz bat ortzakin atera zion, da ondo gordeta zeraman. Erregiña, ta Damak kotxeetan sartu, ta Etxerako abiatu ziran. Baña Dama orren kotxea ez atzera, ta ez aurrera bertan gelditu zan, da alegin guziakin ere ezin mobitu zan.

        4. Erregiña, ta besteak arritu, ta ikaratu ziran: eta zer ote zan, iñork etziekien. Orduan Damak Jainkoaren kastigua Milagro andi onetan ikusi, ta Erregiñari esan zion: Andrea: nerea da kulpa. Beatz au Santuari isillik kendu diot, eta ona non dedan. Erregiñak bere Beatza santuari biurtzea agindu zuen: ori egin, da aren kotxea besteen gisa arin, da ondo ibilli zan. Onelako mirari señalaturik Jainkoak besterekin askotan, edo bere Isidro maitearekin adiña egin duen, seguratzea erraz ezta. Ara beste prodijioa.

        5. Joan Diakonoak kontatzen du, Don Pedro Garcia Sazerdote bere ezagunari Milagro bat gertatu zitzaiola, ta berari aditu ziola. Gorputz Santua adoratzen zeudela Don Pedro, ta beste asko, onek illetxo batzuek guraizeakin ebaki, ta bere Eleizan beste Relikiakin debozioaz beneratzeko eraman zituen. Berandu etxera zan, ta jan da bereala illeak Eleizara eramateko, eskuak garbitu, ta maian jarri nai zuen; baña ezin ori, zeren biotzeko miñ, ta gorputz guztiko ikara andi batek eman zion. Santuaren abisoaz, Milagroa ezagutu zuen, ta damu andiarekin Promesa egin zion, Relikia bere Gorputzari bereala eramateko: eta beregan biurtu, ta sosegatu zan. Lasterka, baraurik zegoen bezala, ille santuak artu, joan, da Santuari biurtu ziozkan. Orduan txit sendatu, ta goseak bere urrutiko etxera biurtu, ta gogotik eta galanki jan zuen. Gero kontentuz beterik, ondo kostarikako Milagro andi ori kontatu zuen.

 

aurrekoa hurrengoa