www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN §a.
SANTA MARIAREN
IRUGARREN ESTADUA:
NOLA SENAR EMAZTEAK
KASTIDADEA GORDE ZUTEN

 

        1. Mirarizko Santuren batzuen, baña gutxi, edo kontatuen artean ikusi da, Sta Mariak eta S. Isidrok Espritu Santuaren konsejuz gobernaturik egin zutena. Luzaro ejenplo eder asko eman zituzten Ezkondu santu biak, ta lagun da ezagun auzo aietakoak arriturik zeuden oien zeruko bizimodu, ta mirarizko pake santuaz: eta onen gañean bear dana esan degu. Baña orrez gañera, Santu biak Jainkoaren amore, ta santidade guztian gorago igo nai zuten: eta beren Jabe maitea biak, eta bakoitzak obeto, ta libreago serbitzeko, ta aren argi dibinoarekin, Kastidade garbian, Senide, edo Anaia Arrebak baziran bezala, biak garbiro bizitzeko animo, ta konsejurik santuena artu zuten. Emazte santak bere Isidrori, Santu andiari bezala guzian begiratzen zion, da Jaunaren borondatea seguru egiteko, aren obedienzian beti egon nai zuen. Batak bestea fede, errespeto, ta amore santu garbi batekin estimatzen zuen.

        2. Erri, edo Baserri askotan beren bearrean Jainkoak Isidro, ta Maria erabilli zituen, eta beti biak alkarrekin. Jaunaren Probidenziak au nai izan zuen, beren ejenplo ederrak ematen, Milagro andiak egiten, ta auzo aiek guziak santifikatzen zeruko prodijio biren gisa ibilli zitezen. Denbora orietan, da Erri aietan Kofradia santa, ta orietako ejerzizio txit piadoso asko, ta jainkozko Erregla ederrakin berriro jaso, edo fundatu zituzten. Oriek ziran: Egun andietan Kanpotar guziak konfesatzeko, ta komulgatzeko: guziak batean, edo elkarrekin beren barazkaria jateko: Ama Birjiñaren Eleizan deboziozko beren ejerzizioak Kofrade guztiak egin, da ordu jakiñetan egiteko: karidade santu, ta Jaunaren pakean beti bizitzeko, Zeruko Erregla oietatik frutu txit andia ateratzen zan, da Santu biak egunoro ta amorio andiagoaz irazakirik, espiritu, ta frutu ori geiago aurreratzen zuten. Ori guzia obeto seguratzeko an auzoan beren pobrezatik lur puska, edo azienda bat erosi zuten, da ori Santu biak pozik, eta biotz guztitik, Ama Birjiñaren Eleizari agindu, ta eman zioten.

        3. Ejenplo piadoso onekin, da beren obra, ta konseju santuakin beste ango, Atxurlari onradu asko orretara txit animatu ziran: biziera berri santu bat artzen zuten, limosnak egiten zituzten, da ejerzizioetako asistenziak guztien debozioa txit biziro aien biotzetan berotzen zuen. Obra santu oiek jainkozko señale klaro, ta agirian ikusten ziranak bezala, orañ ere badiraute: Santu oien memoria gozoa, Jainkoa alabatzeko beti bizi da, ta berriro egunoro irazakitzen da. Onela amorezko prendak Ama Birjiñari, ta aren Seme maiteari zerura bialdu ezkero, edozeñek dakus, zer ango saria, Jesus onaren, da bere Amaren begietan da biotzetan Santuak merezi, ta arkituko zuten. Orrelako, ta guk esan al baño, beste obra santuagoetan Ezkondu pare miragarrri Maria, ta Isidrok beren debozio umillean jarduten zuten: eta emendik, edo orduan, Jainkoak, eta bere Amak gorago, ta berenganago jaso nai izan zituzten.

        4. Santu biak Jainkoaren Misterio, ta gauzetan, Jesu Kristoren Pauso Dibino, ta Ama Birjiñarenetan, debozio txit ¡goal, da berdin bat zuten: eta orrekin batean, beren biotz, ta animak amorio santuari alegin guztiaz biak aginduak bezala, arenzat bakarrik bizitzeko, jainkozko sugar argi beroaz irazaki ziraden. Sta Maria maiteak Kastidadea txit garbiro, ta osoro gordetzeko deseo bizietan aurrea artu nai zuen, da Jainkoari biotz guztitik bere argi dibinoa, ta grazia eskatu, ta Konfesorearekin gauzak soseguz irago, ta ondo begiraturik erabaki zan, da Boto santuan firme jarri zan. S. Isidroren animako berri ondo ziekien, ta guziaren kontu oni eman zion, eta bien borondate libre osoarekin beren sakrifizio, ta konsagrazio andi betirokoa Jaunari egin zioten. Denborada batean beren Etxean Senideen gisa, edo lurrean zeruko Aingeruen gisa, biak txit ondo bizitu ziran.

        5. Geroenean, nola Emazte santak Ama Birjiña bere Ama maite bakarzar artu, ta serbitu nai zuen, Caraquizen beraren Eleizaren ondoan biak zuten beren Etxetxo bat, eta Isidrok bere Esposa maitea ara eraman, ta Ama santisimari betiko emanda utzi zion. Santua bere lanetan jarduteko Madrida igaro zan. Sta Maria zeruko usotxo inozente baten gisa amoriozko bere egoak guziz lasai, ta biziro zabaltzen bere bakardade gozo artan asi zan. Debozio andiko Ama txit eder, ta polit bat, bere Seme preziosoa bendizioa emateko moduan, besoetan duela, Eleiza artan lenagotik adoratzen zan: ta arrezkero are geiago, Santaren guztizko debozio paregabeagatik: Emen Ama Semeakin zuen bere gloria bizia: Jesus ederrak, eta bere Amak Sta Maria beren maiteari askotan itz egiten zioten. Beñ batak, gero besteak erregalatzen zuren, da zeruko izketa, edo kolokio dibinoak zituzten. Bien amorez erre, urtu, ta desegin, da beti zeruan zegoen.

        6. Jesus dibinoak, eta bere Ama gozoak bai, ta beste iñork eztaki zeru artan, iruren artean zer igaroko zan Santa onela guziz erregalatua Ama Semeen amorioz zoratua bezala; bien betiko kontenplazio altuan bizi zan, da beregandik irtendako baten gisa, kanpo, ta bideetan ere arrobaturik ango jendeak topatzen zuten. Betiko garbituaz bere biotza txitez garbia, eta al zuen apañduena zeukan. Ama Semeai lore ederrezko, presenteak bere amorioaren señalean egiten zituzten. Auzo aietan argitako limosna eskatzen zuen; eta Ama Birjiña obeto apañdu, ta ederkiago idukitzeko zer egin etziekien, Santa zeruko glorian onela bizi zan artean, deabruak lurrean gezurrezko bere tranpak, eta sareak ezarri zituen aren kontra. Orretako, Jainkoak lizenzia eman, da auzo aietako gizon gaisto batzuez baliatu zan. Oiek deabruak engañatu, ta S. Isidro Jainkoarekin bere bearrean ari zan lekura joan, da Santuaren Bizitzan esan degun bezala, beñ batzuek, gero besteak, aren pakea inkietatzeko, esan zioten, aren Emaztea, fede gabe, ango artzai, ta unaiakin pauso txarretan zebillela.

        7. S. Isidrok bere Emazte Santaren berri obeak zituen zerutik, ta baziekien, zeñ santa maitea zan. Besteak berriz Satanasen gezur, ta iduripenakin, zer igarotzen zan etzekusten: orien itsutasuna, ta Jainkoaren ofensa Santuak txit agitz sentitu zuen. Lengo gezurrak aditu, ta orañgoakin are penatuago zegoen: eta bere Nagusiak negarrez topatu zuen. Zer zuen galdetu, ta gizon aien testimonio falsoak kontatu ziozkan. Jainkoagana biurtu, ta biotz guztitik bere argia eskatu zion, da zeruko Milagro klaroakin guziai egia agertzeko, Nagusia, ta gizon oriek Emazte santa ikustera eraman zituen. Guztiak leku ezkutatu batean zeuden: eta orra non Sta Maria beste aldetik bere orduan ibai aldera zetorren: Zubirik etzan lekura allegatu zan, eta begira zeudenak, ikusi zuten, nola olio ontzia esku batean, ta argia bestean zekarren, da ibai bazterrean bere mantilla urtan bota, ziñatu, ta mantilla gañean, leorrean bezala, batere busti gabe ibaia igaro zuen.

        8. Santaren Milagro andi au beren begiz ikusi, ta len añ itsuak zeudenak argitu, ta arriturik gelditu ziran. Gure Jainko poderosoa alabatu, ta Sta Maria inozenteari pakea sekulako eman zioten. Ori guztia lenagotik ziekien S. Isidro umillak: bada beñ batean Maria, ta Isidro an bertan Ama Birjiñak eskutik biak ibaian igaro zituen: eta egunoro, edo beti Santa ala iragotzen zala gauza jakina, ta publikoa egin zan. Esan deguna, ta Autoreak diotena: Marabilla guzietan biak beti bat ziran. Beste batean kanpoan zeudela, zakur batzuek erbitxo bati zerraiozan, da arrapatzeko, edo itotzeko zorian zekarten: beren piedadezko entrañakin Santuak lastimatu ziran. Santak orduan: Isidro, esan zion, erbitxo oni ez gaitzik egitea, zakur oriei agin zaiezu. Santuak, tolesgabe Mariak nai zuena, zakurrai agindu zien, da bertan arrituak bezala geratu ziran. Santagana erbia joan zan, eta palakatu, ta etsaiak joan ziranean, erbi gaxoari Santu biak, ta libertadea pozik eman zioten.

        9. Santa Mariaren piedade, ta zeruko inozenzia au miragarria beti izandu zan, eta bere Senar Santuak ala ezagutu, ta aren onrarako, ta guztien fede on da estimaziorako Milagro andiakin orien aurrean agertu erazo zuen. Santa bere kontenplazio, ta Marabillen artean, Jesus ona, ta bere Ama maitea serbitzen pakean luzaro bizitu zan. Denbora orretan S. Isidro Madriden bizi zan; eta batzuek diotenez, larogei ta amar, edo amaika urtekoa, ta zerurako ondo eldua. Jainkoaren Bateoko grazia, ta inozenzian zegoen, eta Jaunak bere Adiskide maitea gloriako bere Erreinora eraman nai zuen. Eriotzako gaitzak, ta ondo laburrak eman zion, da Sta Maria zeruko abisoarekin, Caraquiztik Madrida arin joan, da esan al baño errespeto, ta kariño geiagorekin, bear bezala, bere Isidro santu laztanari, Anaiarik onenari bezala guzian lagundu zion. Eleizako Sakramentuak denboraz, ta txit beregan zegoela artu, ta bere pobrezaren testamentua Sta Mariaren aurrean egin, da aren kontura guzia utzirik, esan genduen moduan, Santuen gisa iltzan. Eleiza santaren piedadezko ofizio guztiak Senar Santuari egin, da Santa Ama Birjiñaren bere zeru bakarrera biurtu zan. Biziak iraun zion artean, bere Marabillazko ejerzizio, ta birtute guzien mirarizko ejenploetan denbora guzia igaro zuen.

 

aurrekoa hurrengoa