www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN §a.
SAN ISIDROREN
PIEDADE TA DEBOZIOA

 

        1. Piedadea dio San Anbrosioak, Birtute guzien zimendu, edo asiera dala: eta Debozioa, Santuak berak dio, Birtuteen Ama dala. Ama onen bular gozoan Isidro azi zan guziz piadoso, ta debotoa. Onetarako jaioa bezala txikitatik señalatu zan; eta gizon egin, da bere piedadean bentaja andiakin beti aurreratu zan. Onen biotzeko piedade zabala, ala bere Kriadorearekiko, nola Kriatura guztiakiko, gizon, da txoriakiko ere bazan. Jainkoa serbitzeko, ta guztiai al zuen ona egiteko Santua mundura etorri zan. Nekazarien artean nor Isidro bezeñ piadosorik? Nor Isidro bezeñ debotorik? Jainkoarekiko piedadean aren biotza, zeruko inzensu gozo batean gisa beti urtutzen zegoen.

        2. Bere Ejerzizioetako orduak gaztetatik txit egokiro artu, ta kunplitu zituen. Lenengo egunoro txit goiz jaiki, ta uda, ta negu, aren lendabiziko arreta, ta pausoak zirtan, bide luzea bazan ere, Madridko Eleizak ibiltzea, ta Meza Santuak zeruko fede bizi, ta deboziorik andienaz enzutea. Bere Tenploan bezala, Jauna adoratzen zuen: bere biotza osoro emanda, bere suabidade, ta amorez Isidro guztia desegiten zan. Jesu-Kristoren Pasioko Misterio, ta amorezko, ta dolorezko Pauso guziak nola Meza Santuan biziro berrirotzen diran, ondogabeko itxaso onetan Isidroren anima sartzen zan, eta amoriozko iturri bat egiñik, bere Jaunaren negarrezko doaiarekin zana urtutzen zan: eta au zan aren deboziorik andiena, eta gero Ama Birjiñaren amorioa.

        3. Nekazari prestua, emen aterezazu kontua, zer neke, edo penitenzia gogorra zan Isidro goizoro, uda, ta negu, otz, ta bero, ta ekatx andiakin, orrela Eleizetara joatea, ta an luzaro Jaunaren Misterioetan egon, da gero bearrera joatea. Baña Isidro ditxosoaren espirituko balentia orrenbat baño balienteagoa zan: era Jainkoaren, da bere Ama Santisimaren amorioa dibinoak ariñ ibiltzeko egoak, ta Eleizan etxizaturik luzaro egoteko indarrak ematen ziozkan. Ala zuri ere emango dizkitzu Jainkoak. Atochako Ama Birjiñaren, orduan ere bai, ta orañ are geiago debozio andiko Santuarioa aren lenengo orazio luzea zan: andik Eleiza asko, ta Almudenako, orañ Madridko Ama Birjiñaren Eleiza Nagusiena, ta azkenik S. Andresko bere Parrokia artuak zituen.

        4. Guzietan luzaro, ta zeruko Santu bat bezala Mezak enzuten, da orazioa egiten beregan sartu, ta sosegu debozioan egon oi zan. Ama Birjiñaren amorez, Jesusen penetan bezala Isidroren biotza negarrez urtutzen zan. Autoreak diotenez egunaren geiena, edo guzia, bearrean ere, onetan gastatzen zuen; baña Eleizan txit luzaro, ta sosegu suabean denbora igarotzen zitzaion. Ori askok ikusia, ta jakiña zan. Arrobaturik, kordegabe askotan bere Jabearen biotz maitean sarturik arkitzen zan: eta ori milagro ezta, Santuak zituen zeruko erregaloakin.

        5. Debozio guztien Eguzkia Mezako Sakrifizio dibinoa da. Eleiza Santaren Ejerzizioen artean, izarren arrean Eguzkia bezala, da Meza. Onek beste izar, edo debozioai, oiek duten argitasun ederra ematen die. Esan al baño geiago, diote Autoreak, Isidro Mezako Sakrifizioan Jaunak señalatu zuen. Diote, zeruko argi ta debozioak beregandik atera oi zuela: eta Aldareko Sazerdote bakoitzaren biotz, edo espirituan Isidro zan guzia sartzen zala? Onek Meza santuan izan zituen fabore dibinoak nork esan ditzake? Geienak Santuaren biotz humillak ondo gorde zituen! A Nekazari pobrea! Zuk ala zure Jainkoa goizetik billatzen bazendu; ta ark bezala fede bizi, ta intenzio garbia, lurreko gauzetatik librea bazendu, seguru nago, Mezatan zure espirituak, arenak bezala, zeruko erregalo andiak artuko litukeala!

        6. Ama Birjiñaren, Aingeru, ta Santuen beste errezo, ta debozioetan Isidro berbera beti, edo beti bat zan. Guzia zeritzan gutxi; eta orregatik luzaro oi zegoen, ta geiago egon nai zukean. Zeruko egarri biziaz bizi zan. Ark alako zerutarren eztizko konsueloak artzen zituen: oriek Mezatan geiago ziran. An Aingeruak alde guzitik Aldarean daude, eta Isidrok ikusten zituen. Begizko orren testigu ona da S. Krisostomo: onek Estola, edo soñeko guztiz eder argiakin ikusten zituen: eta zuri, Meza enzuten zaudeneko egia au Santuak esaten dizu, debozio andiarekin egon zaitean. Ori bera Sto. Tomas Aingeruak ikusten zuen, gure S. Isidro erregalatuak bezala.

        7. Nola Isidro bere anima garbian Aingeruen lagun, da adiskide añ maitea zan, oriek Mezatan ala ikusi, ta arien erreberenzia, ta debozioa ikasi, ta artu zuen: eta bere lurrak apañtzen Aingeruak, ikusi ziran bezala, laguntzen bazioten? Meza dibinoan zenbat, eta nola berak ikusiko zituen? Beñ batean bere beargaian berandutu, ta Mezarik enzun gabeko pena andiaz geratu zan; baña orregatik ere S. Andresen bere Parrokiara joan zan. Eleizako ateak itxiak zeuden, ta atondoan belaunikatu, ta txit debozio andian jarrita zegoen. Orduan zeruak erdiz erdi zabaldu, ta Isidrok ikusi zuen, nola Aingeruen Jaunak Majestade guziarekin Meza txit solemne bat zeruko glorian, Santuak enzuteko [...]oratu zuen. Amorez urturik beregan [...]tu zan! O zer aren animako konsuelo dibinoa!

        8. Eleizetan Aingeruakin batean arrobatutik egoten zan; ta onen Lagun egin, da Mezatan, Jauna adoratzen, da amatzen zuen. Adiskide batek Eleiza atarian belauniko ta txit debozio andian Santua ikusi, ta galdetu zion: Isidro, zer egiten dezu or? Onek bere biotz sinzero, edo garbiarekin eranzun zion: Zeruko Meza enzuten nago. Jainkoaren gauzetarako, eta batez ere Meza santurako, bere buru argitua, Jaunak argiago egiten zion: ta esan diran Aingeruen ejenplo, ta lezioakin, guzia animako fede, ta amorio umilla ikasi ta beti biotzean josirik zeukan. Jainkoaren rebelazio, edo argi andi batek onetan asko lagundu zion. Beñ Meza enzuten zegoela, Jaunak erakutsi, ta ikasi zuen, zenbat aren ofensa Eleizetan, da Meza denboran egiten ziran: eta demonio bat ikusi zuen, Libru, edo permagio bati tiraka biziro ari zala, an gaizki zeudenen pekatuak eskribitzeko; fede ta debozio gabe zeudenai burla, ta iseka egiten ziela. Argi triste onetan Isidro debotoak txit asko ikasi, ta damu, ta pena andia artu zuen Jaunaren ofensara animen kalteaz.

        9. Eta Kristau fedegabea, Eleizan da Mezatan debozio gabe, modu gaistoan egoten zerana, lezio, ta kalte onetan ikusi ezazu, aurrera nola Aingeruen artean zaudena bezala, belauniko, ta geldi, soseguz, ta debozio ixil batean Mezatan egon bear dezun. Dotore askok diote, Konzilio Santu bitan agindu zala, Mezatan Orazio bokalik ez egitea baizen mentala, edo biotzekoa. Andre askorentzat lezio ondo bearra, isilik egoteko, ta aldean daudenak ez dibertitzeko. S. Isidro ala egon oi zan Meza dibinoa enzuten, ta beste bere debozioetan. Egun andi, edo señalatuetan konfesatu, ta komulgatzen zan? Baña nola prestaturik? Bere anima añ garbia idurik, zer aren orduko erretiroa! Zer damu, ta biotzeko negarrak! Zer biziera berri santu baten proposituak! Zer bere Jainkoa maitea biotzean ondo artzeko prestaldia! Komulgatu, ta zer aren esker andi, ta grazia luzeak! Zer erregalo, argi, ta indarrak! Au baño geiago zan Isidro, baña erraz ezta esatea guzia.

        10. Ofizio Dibinoetara, ta Jaietako Dotrina, ta Sermoietara, beti joaten zan, da ofizio andia zuen, ta orietan zeruko argi andiak artzen zituen: da Isidroren anima Espiritu Santuaren doaiez ugari bete, ta beti irteten zan. Zeruko doai señalatu oien gañean, Jainkozko Jakintasun paregabea, Mezaren, Eleizako Orazio publikoen, Ledanien, Pater noster, Abe Maria, ta Lege Santuko beste gauzen gañean Isidrok beti izan zuen, ta bere obretan beti ondo erakusi zuen. Jainkoaren gauza guzietarako mirarizko inklinazioa zuen, ta biotzean zeukana aora zetorkion, Ebanjelioak dion bezala, Munduko joanetorri, esamesa, ta berriketak utzi, ta Jainkoarekin, edo aren gauzen gañean beti, ta txit, egokiro, ta ederki itz egiten zuen. Ojala, Nekazaria, zuk ori egiten bazendu: mingañezko pekatu gutxiago, zer konfesatu izango zenduke. Isidroren itzak, obrak, konfesio, komunio, Mezak Jauna alabatzeko, edo geide, ta guziai on egiteko ziran. Ori nola.

 

aurrekoa hurrengoa