www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Senar emazte santuak
Agustin Kardaberaz
1766

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN §a.
SAN ISIDROREN
GUZIAKIKO PIEDADEA

 

        1. Jainkoarekiko Piedadea ikusi degu. Isidro txik kontuan zegoen gure Lege santu guztia bi Mandamentutan sartzen zala: Jainkoa gauza guzien gañean amatzean, eta argatik bakoitzak bere Geidea (ori da Projimoa) bere burua bezala. Obretan bere biotzeko amorioa beti erakusi zuen, ta Jainkoagatik al zuen on guzia projimoai beti egin zien. Isidro berez txit onzale, ta ongillea zan, eta guztiai ori egiren bizi nai zukean. Piedade, ta karidade onetan obra milagroso txit probetxuzko, ta asko egin zituen, ta ejenplo guziz ederrak eman zituen. Bere Emazte, Nagusi, ta beste lagunakin egin zituen Marabillak, eta obra onak kontatu bear ditugu.

        2. Pobretxoai, esan dan bezala, Ama Birjiñaren izenean Senar Emazteak, berak pobreak baziran ere aparteko Elze, edo Lapikoa egin, ta kontu, ta piedade guziaz ematen zien. Orrela Sta. Mariak egun batean etorri ziran pobreai jaten eman zien. Geroago pobre bat peregrinoaren gisa etorri zan: eta Jesus ona, edo aren Aingerua omen zan, da Isidrori limosna eskatu zion. Onek, eman ziozala Santari esan, da eranzun zion: guztia eman zuela, ta lapikoa utsa geratu zala. Santuak orduan: Andrea arren limosna egiozu. Jainkoak naiko eztu, pobretxo au gugandik goseak joatea. Santa ikustera, ta erakusteko joan, da milagro klaruaz elzea beterik arkitu zuen: eta amore onaz pobreari ondo eman, da aren ondoren etorri ziran beste askori ere eman zieten.

        3. Milagro onetan bezala, bere Semea ito, ta Maria negarrez ikusi zuenean, ta bien orazioak piztu zuenean, ondo ikusten da, zer piedadezko entrañak S. Isidrok zituen, eta nolako konfianza bizia Jainkoagan zeukan. Zuk Nekazari prestua, prestuago izateko, emen ikasi bear dezu, pobreai al dezun on guzia, eta Miserikordiako Etxeari limosnazko milagroak egunoro egiten laguntzea: eta justuen orazioak zenbat balio duen. Zeruko atearen giltza limosna, ta orazioa da. Orrekin idiki, ta S. Isidro ango ondasunen jabe zan, da askori on, edo lirnosna egiteko, andik erakarten zuen. Zuk ere biotz garbi, ta konfianza osoaz orazioa egizu, ta Jainkoari deitu, ta adituko zaitu: zuretzat, eta limosna egiteko ere bear dezuna, emango dizu.

        4. Job santuak zion: Amaren sabeletik miserikordia arekin jaio, ta arekin azi zala, Tobias santuak bere Semeari konseju eman zion: Ene Seme, asko badezu, limosna asko egizu: eta gutxi badezu, orretatik al dezuna emazu. Piedadezko dotrina dibino au Isidroren biotzean zeñ agitz josia zegoen aren betiko obra santuetan ondo ikusten da. Mundu guztiari on egiteko, dirudi, Jainkoak onara bialdu zuela: eta mundutik zerura igo ezkero, aren Piedadezko entrañak badirudi zabalago egin dirala, ta Santuaren Miserikordia limosnetan, ez gutxitu, baizen guzitu dala ezin geiago ala, bere milagro andi askotan ikusi dan bezala. Zuk ere fede bizi, ta konfianza osoarekin Jainko Miserikordiosoaren Birtute señalatu onetan, S. Isidrori txit gogotik jarrai zaiozu, ta Jaunak zuzaz miserikordia izango du.

        5. S. Isidrok bere Nagusiari errespeto, ta amorio paregabea zion, ta aren fabore Piedadezko señale, ta prodijio ederrak egin zituen. Nagusiak bere Emazteagandik Alaba bakar bat, ta txit estimatua, zuen, Maria zeritzana. Oni gaitz andi batek eman zion, da laster il zan. Gurasoak Maria beren jaio bakarra galdu, ta esan al baño pena tristeagoan arkitzen ziran. Entierrorako bear ziran gauzak maneatuak zeuden. Orduan Isidro piadosoa guzien konsuelorako Jainkoak bialdu zien. Bere Nagusietara joan zan: da oien desditxa, negarrak, eta pena ikusi, ta bera ere txit penatu zan. Nola kariñozko lege guzia zien, bere biotz beraa piadosoa erdiratu zitzaion. Belauniko jarri, ta biotzeko amorio, ta negarrakin Jaunari difuntaren bizia eskatu zion: gero feda andiaz jaiki, ta gorputza zegoen lekura joan zan: da jaikitzea agintzen bazion bezala, ukitu zuen! O eskuaren indar prodijiosoa! Puntu artan bertan Maria bizirik jaiki zan: eta Gurasoak beste askorekin beren Alabaren Milagro au miresirik ikusi, ta zoraruta bezala lengo penak utsi, ta Jainkoa alabatzen asi ziran.

        6. Zer Santuaren opinio, ta reberenzia guzien biotzetan sortuko zan Alaba gazte ori bizirik altxatu ta ikusi zutenean! Ta zer Madrid guztian orren otsa, edo fama banatu zanean! Beste mirari andi bat bere Nagusiaren fabore egin zuen. Au bere aziendak ikustera egun batean joan zan, da Isidro bere bearrean gogotik, eta lazkiro ari zan. Eguraldi leorra, ta beroa zegoen, da Nagusia txit egarritu zan: Isidrori, ur puska bat nai zukeala, esan zion. Santua bere Nagusiaren nekeak lastimatu zuen, da esan zion: Jauna: arako arri altutxo aren aldean ura bada. Bere egarri biziak ara lasterka arin eraman zuen; baña an urik ez. Orduan esan zion: Isidro, emen urik eztago: Nizaz burlatu naizu? Iturria non da? Santuak leku artara joan, Jankoari bere biotza jaso, ta akulluaz arria, Moises Santuaren gisa, jo ta esan zuen: Jainkoak nai zuenean, iturria emen bazan. Esan da egin. Bereala ur ederrezko iturri ugari bat sortuta erten zan, da Nagusiak edan zuen.

        7. Milagrozko S. Isidroren iturri famatu onek gaurdaño dirau, ta Madriden ondoan Santuaren Ermita baten ondoan dago: beñere edo leorterik andienetan ere, aortu ezta, altuan badago ere; ezpada beñ, Moro gaistoak S. Isidroren ur milagrosoa, leorte batean, saltzeari eman ziotenean. Ur onek beti dirau, ta onen milagroak ere bai: txik andiak, eta asko egin ditu: eta gasto askori, sendatzeko, S. Isidroren ura eramaten diote. Akullu prodijiosoa Relikiatzat estimazio andian gordetzen da. Bere piedade au guzienzat ugari ixurteko milagrozko beste iturri asko Madriden, da alde aietan Santuak orazioa egin, da atera zituen. Bederatzi, edo geiago testigu onak kontatzen dituzte. Gure Kolejio Inperialean dan putzua Santuak milagroz ateraa da: eta eriak edan, da milagro andiak egin ditu. Karakizko Isidroren urak orobat du.

        8. Kofradia Santu betean sartua zan Isidro Kofrade guztiak egun batean barazkaria egin oi zutan. Urteko festa jakin orretan guziak maian jarri ziran: eta nola Isidro Eleizetako bere debozioetan luzaro zegoen, ari bere partea gorde, ta besteak jan zuten. Beranduan Santua Lagunerara etorri, ta ateetan, limosnaren zai zeuden pobre batzuek berekin sartu zituen. Hermanoak esan zioten: alperrik, ez iñor ekarri. Guk jan degu, ta zure partea baizen ezta geratu. Baña Isidrok zeruko pakean esan zien: Ondo da: Jainkoak ematen diguna, ta zuek gorde dezutena, gure artean partituko degu. Serbitzariak Santuari bere partea ekartera joan ziran: da orra non milagroz geiturik arkitu zan, da eltzea jakiz, ta aragiz betea zegoen: Santuarekin zeuden pobreak ondo jan zuten da gero etorri ziran beste askok ere bai.

 

aurrekoa hurrengoa