www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pindar eta lano
Xabier Iratzeder
1920-1941

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

SUPAZTER XOKOAN

 

Orduan zen Eguberri!

Tomas, orroit ote zira

Su-garren sorgin dantzari

Nola ginauden begira,

Lotuz kantu xaharreri?

Zoin zen goxoa gau hura!

 

Bihotzetik zenbeit kantu

Hor xaramelatu-eta

Horra nun zaikun airatu

Egurraren boz pollita:

Sutik gozorik zen aitu

Kantuz eta eleketa...

 

Zerbeit goxo bazen sutik

Airatu kantuño hortan;

Bainan «mur-mur» ahapetik

Egurrak erran hitzetan

Ez ziteken adi tuntik...

Baginauden ametsetan...

 

Lehengo Euskaldun gaitzen

Kantuak eta dei latzak

Haitzetan baitziren sartzen

Adar mamiak dakartza.

Hargatik da maiz aditzen

Sutik Arbasoen boza

 

            * * *

 

Gauaz igan naiz mendira

Entzun dut Aiten boz hori...

Ez zuen ez goxo hura

Oi, hil auhenka zen ari:

Haizeak Aiten nigarra

Bizkaiatik daut ekarri!

 

Erori naiz belauniko

Eskuak kurutzaturik:

«Noiz, Jaun Goikoa, noiz zaizko

»Supazterrari goxorik

»Sistuño hek ber-piztuko,

»Anaiak bateraturik?»

 

1-38

Tomas Garbizu soinulariari

 

aurrekoa hurrengoa