www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pindar eta lano
Xabier Iratzeder
1920-1941

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

NERE ETXEA

 

Ke urdin bat zarion etxe kaxkoari

Xoriak zuhaitzetan ziren kantuz ari:

                Nere etxea

Xuri, gorri zoin eder zitzaitan ageri.

 

Mendi larrutu azpi xoragarri hortan

Kaxko gorri batekin agertzen zitzaitan.

                Nere etxea

Agertzen zitzaitan ba... bainan ametsetan.

 

Ardura ustez-eta hegazpean nintzen

Hasperenka jarririk nunbeit naiz atzartzen:

                Nere etxea

Ametsezkoa baizik ondikotz, ehintzen.

 

Munduratuz geroztik hirian naiz bizi.

Etxerik ez baitugu etxez etxe goazi.

                Nere etxea

Haurrean zoin zen ere jada dut ahantzi.

 

Ez naite bozkaria herrirat joan arte.

Egoitza triste hura zertako dut maite?

                Nere etxea

Dut bihotzean deitzen; zertako ba ote?

 

Oi, amattoren begi ñabar ezti hori

Nun ote da? Nun? ez zaite aspaldi ageri

                Nere etxea,

Betiko udaberri neri irriz zari

 

Donibane, 26-7-38

 

aurrekoa hurrengoa