www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Pindar eta lano
Xabier Iratzeder
1920-1941

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biziaren olerkia, Iratzeder. Gero, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

SOTOTIK

 

«Sototik nator, sotorat noa...»

 

Aitu haiz arto jorran iluna jin arte.

Iduzki eta lanek ezindu baihaute,

Erdi lo egoki haiz... Begi hoik pitz bite:

Eltzeko ke hartarik ekartzen daukute.

 

«Sototik nator, sotorat noa...»

 

Jautsi naiz jauzi batez etxeko sotora.

Marmalu sare, errauts, guziak beltz dira.

Artoski ukurtzen naiz duxulu aldera:

Dupatik kantuz doa arno bat suharra.

 

«Sototik nator, sotorat noa...»

 

Eup! Janpier, har eskurat, edan zak gogotik,

Begiak holakorik ikusi ez baitik:

Gorri hau askok ditek ta ddirddir hau gutik:

To, hartzak, gaizo Janpier, edan zak tututik.

 

«Sototik nator, sotorat noa...»

 

Eman daut bortzeko bat ta gan zait kantari...

Gaztea, nahi dauiat gogorat ixuri

Lurreko min guzieri nausi den pitz hori.

Oi, bihar, itzul hadi gan hadin kantari

 

«Sototik nator, sotorat noa...»

 

Banoa goiz guziez zeruko sotora

Hartarik begia pitz naiz beti atera.

Ai, Janpier, mozkor gaiten edanez Jaun hura,

Jauzika eta kantuz gateko zerura.

 

«Sototik nator, sotorat noa...»

        Sotoan dut nik gogoa.

 

Goizean 10-8-40

Larresoron

 

aurrekoa hurrengoa