www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa  

Hogoi-eta-hirugarren solastaldia

 

        BASILIO. Badakizu nolako zartakoa egiten duen gatzak suan. Bada bolbora ez da deusere bertzerik ezen gatza.

        ANTONIO. Bizkitartean gatza zuria da eta bolbora beltza. Nahi nuke jakin zerekin egiten den bolbora.

        BASILIO. Erratera nohakizu.

        Nitrea lurrarekin nahasia aurkhitzen da eta lurra bokhetatzen da.

        ANTONIO. Bainan nola egiten bokheta hori?

        BASILIO. Ezartzen da lurra edo herrautsa saski batean, gain-behera ematen zaio ur irakitua, eta hunek urtharazten du nitrea eta berekin badaramaka.

        Ur hau deitzen dute lixiba, eta hoztu denean, nitrea gelditzen da ondoan.

        Zenbat eta gehiagotan irakitaraziko baitiote urari, hanbat ere indar gehiago izanen du nitreak.

        Bainan gehiago gostako da, zeren irakitaldi bakhotxean ur garbia behar baitu.

        Ez da dudarik, zeren aldi oroz nitrea gutituz baitoha eta su gehiago behar baitu.

        Hargatik nitrea zenbat ere finago eta hanbat balio gehiagokoa da.

        Nitreari sufre liphar bat botatzen zaio xurrura eta jotzen dute orhe egina izan dadien arteo.

        Gero ematen zaio ikhatz herrauts pixka bat eta jotzen da berriz luzeki.

        Azkenekotz bahatzen da zurdazko bahe batean eta egina da bolbora.

        Orai hortarik adituko duzu nola ditazkeen ozpina, simistak eta ihurtzuriak.

        Beroaren hatsarekin igaiten dira lurretik eta itsasotik gatza, sufrea eta bertze asko gauza.

        Horiek guziak elkharrekin nahastekatzen dira eta su hartzen dute.

        Horra zer den ozpina; ez da beraz harritzeko harek egin ohi dituen zathikatzeez.

        ANTONIO. Hunek erran nahi du ozpin bakhotxa kanoi-peza ukhaldi bat bezala.

        BASILIO. Hala da.

        Badakizu horma ez dela ur gogortuaz bertzerik. Gauza bera da babazuzaz, elhurraz eta gatzaz.

        ANTONIO. Bizkitartean batzuek iduri dute bertzeak ez bezalakoak.

        BASILIO. Bai, zeren bertze zerbait gauzarekin nahastatuak baitira.

        ANTONIO. Eta zer da lur-ikhara? Edo nondik heldu da?

        BASILIO. Hori gauza jakina da ikhusiz geroztik lurra dagoela gatzez, sufrez, eta bertze hunelako gauzaz bethea.

        ANTONIO. Horrek erran nahi du lur-ikhara lupheko ozpinak egiten duela.

        BASILIO. Bai eta ere garmendiak. Garmendia deitzen da sua botatzen duen mendia.

        ANTONIO. Ondikozko kalteak heldu bide dira lur-ikhara eta garmendietarik.

        BASILIO. Hiriak erauzi eta hondatzerainokoak.

        Lupheko ura iragaiten bada gatza den tokitik, gazia atherako da ithurritik; sufretsua, iragaiten bada sufretik, eta beroa, sua den lekhutik iragaiten bada.

 

aurrekoa