www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bortzgarren solastaldia

 

        BASILIO. Gauzarik ttipienetan ikhusten da hobekienik Jainkoaren handitasuna. Badakizu naski zer den zigarra. Haurrei ethortzen zaiote erhi artetan.

        ANTONIO. Bai eta ere nigarra gogotik eginarazten diote gaixoei.

        BASILIO. Beren amek athera ohi diote iguzkitan orratzaren mokoaz.

        ANTONIO. Hura iguzkitan ere atheratzeko begi ona izan behar da.

        BASILIO. Bada, zenbat ttipia izan dadien, zigarrak baditu gorphutzaren alderdi guziak. Baditu hortzak edo hortz-ordekoak, haurrei nigar eragiten diotenaz geroztik; baditu urdaila, hertzeak, sabela, bihotza, biriak; izan ere behar ditu gibela, barea eta geltxurrinak. Haren odolak gureak bezala ibili behar du gorphutz guzia gaindi.

        ANTONIO. Ez du bada iduri odolik baduela.

        BASILIO. Odola xuria duelakotz bertze asko marmutxek bezala.

        ANTONIO. Ongi diozu gauzarik aphurrenetan dela handienik Jainkoa.

        BASILIO. Badira marmutxak zigarra ere baino ttipiagoak oraino.

 

aurrekoa hurrengoa