www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hemezortzigarren solastaldia

 

        ANTONIO. Atzo irakhatsi zinerotan nola egiten den burra.

        BASILIO. Beraz ikhasi behar duzu egun nola egiten den gasna.

        Hasteko, irazten da esne daitzi-berria.

        Gero botatzen zaio kollir bat gatzagi zazpi laurden esneentzat.

        Ongi nahasi ondoan, idukitzen da ber epheltasunean.

        Hortakotzat ingura daiteke, nahi bada, hauts beroz.

        Gatzatu den ondoan, xukhaderan ezartzen da.

        Toki beroskoan ematen bada, lehenago eta hobeki xukhatzen da.

        Zenbatez ere gehiago xukhatzen baita, hanbatez gasna hobea izanen da.

        Ongi xukhatu ez den gasna gazikara gelditzen ohi da.

        Hogoi eta lau orenen buruan, ezartzen da lasto edo zumeen gainean.

        Hola uzten da bospasei egun, ongi xukha dadientzat.

        Gero gazitzen da alde batetik, emanez untza bat gatz gasna liberako.

        Gatz hau ongi urthu denean, gazitzen da bardin bertze aldetik.

        Gazitzen dagoeno, egon behar du lekhu idor eta haizetsuan.

        Zortzi egunez gazitzen utzi ondoan, eskuz garbitu behar da ur erdi-beroan.

        Eskua iragan behar zaio gainetik, azpitik eta saihetsetarik.

        Zortzitik zortzira egiten da lan bera, baldin gasna sobera idortzen bada edo mutxitzen hasten bada.

        Hamabortz edo hogoi egunik barnean gasna horitzen da.

        Sartzen da gero eltze edo tirrisa batean eta xaian uzten da.

        Zortzitik zortzira ikhusi behar da heia mutxitzen abiatzen denetz.

        Hasi bada, garbitu behar da lehen bezala ur erdi-beroan.

        Esnea bi daitzalditakoa balinbada, nahi da ongi nahasi batean.

        Uliek gasnan ez detzaten egin beren arroltzeak eta harrak sor ez ditezientzat, huna zer egiten den asko lekhutan.

        Batzuek erretzen dituzte hezurrak eta hekien hautsa ematen diote gasnari.

        ANTONIO. Ez dira lanik gabe.

        BASILIO. Jakizu bada gauzak balio duela ematen zaioen artha.

        Artha gabe ez da gauza onik.

        Eta mundu huntan gerthatzen diren gaizki-heltze gehienak artha gabetasunetik ethortzen dira.

        ANTONIO. Hori baditake.

 

aurrekoa hurrengoa