www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Seigarren solastaldia

 

        BASILIO. Miresten zinduen iragan egunean ikhusteaz zenbat on diozkategun zor abere xehe batzuei. Seda pinpiriña bati, eta thindurik ederrena eta perlak marxkor zenbaiti. Bada miresgarriagoa da oraino marmutxa batzuek irakhasten darokutena ematen darokutena baino. Erleak goizetik arrats lanean hari dira nihon gelditu gabe. Ez dute jaten egunean eguneko poxia baizik. Badakite negua ethorriko dela, eta orduan beren kofoinetik ezin ilkhiko direla. Hunela irakhasten darokute lanari hotz-ematen ahal dugunean ezin dukegunekotzat, eta dugunean begiratzen ez dukegunekotzat. Hitz batez, irakhasten darokute langile eta zuhur izaten. Lanetik eta zuhurtasunetik heldu dira aberastasuna eta ongi izatea. Lana da berthute guzien ama, eta alferkeria zabarreria guziena. Guk guziek egin bagineza erleek egiten dutena, bizi gindaiste aingeru batzu bezala.

 

aurrekoa hurrengoa