www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hogoi eta batgarren solastaldia

 

        BASILIO. Egungo solasa ez da, ene ustez, izanen atseginik gutiena eginen darotzuna.

        ANTONIO. Guziak aurkitzen ditut bata bertzea baino atsegingarriagoak.

        BASILIO. Asko tokitan ez da, ez eltzeko, ez argitako, heltzaurraren olioa baizik.

        ANTONIO. Jainkoari esker ez dugu hemen holako erromeseriarik.

        BASILIO. Halarik ere on da jakitea orai erratera nohakizuna.

        Olioa egiten da heltzaurrarekin, hurrarekin eta fago-hezkurrarekin.

        Bai eta ere egiten da koltza deitzen den harbi mota baten haziarekin.

        Orobat egin daiteke bertze edo-zein hazi motarekin.

        ANTONIO. Eta horiek guziak onak dira eltzekotzat?

        BASILIO. Ez, batzuek ez dira on argitako baizik.

        Liho haziz egiten den olioak hainitz usain tzarra du eta ez da pintatzekotzat baizik ona.

        ANTONIO. Eta nola egiten da olioa?

        BASILIO. Huna nola: hartzen da heltzaur ongi onthuaren mamia.

        Ez du heltzaurrak zaharra izan behar.

        Xurruan xehatzen da mamia eta irazten zurdasko bahe batean.

        Inguratzen da zurdazko oihal tinko batean.

        Prentsan ezartzen da eta ematen du bere gozoa.

        Berri-berrian da olio hau hobeenik, nahiz gordinik jateko, nahiz eltzekotzat.

        Bainan ez da zahartzera utzi behar, laster galtzen delakotz.

        Horrengatik, aldian guti egin behar da, berririk jan dadientzat.

        Gelditzen den phatsa ihinztatzen da eta prentsan berriz ezartzen.

        Lan bera egiten da hiru aldiz.

        Bigarren aldian atheratzen den olioa ona da zarthaginako eta argitako.

        Fago-hezkurrak, hurrak eta haziek ur ephelean beratu behar dute.

        Azala khendu ondoan, jotzen dira xurruan.

        Mulkora biltzen dira eta orhe bat egiten da.

        Orhe hau berotzen ezartzen da hauts beroaren gainean tirrisa batean.

        Gero ezartzen da prentsan zurdazko oihalean inguraturik.

        Fago-hezkurraren olioa hainitz ona da, gordinik jateko bezala eltzekotzat ere eta zartaginakotzat.

        Bainan ont dadientzat, behar ditu bi edo hiru urthe gutienetik.

        Eta hortarakotzat ezartzen da lurrean tirrisa batean edo korkoiletan.

        Bortz laurden hezkurrek ematen dute hiru laurden olio.

        Hurraren olioa ez da hain ona, non ez den argitako.

        Indietako gaztainaren ura hainitz ona da arropa garbitzekotzat.

        Bi gaztaina aski dira laurden bat urentzat.

        Mamia behar da xuritu, harraspatu eta ur beroan iduki hogoi eta lau orenez.

        Nahasi behar da noizean-behin, pausatzera utzi eta irazi.

        Ur hunekin ederki garbitzen dira arropak.

 

aurrekoa hurrengoa