www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamalaugarren solastaldia

 

        ANTONIO. Zer egia handiak erran dituzun gure azkeneko solastaldian!

        BASILIO. Nausiek ezagutu behar lukete gauza bat:

        Etxetiarra indarretan balinbada, on baizik ez dela nausiarentzat.

        Nausiaren, etxetiarren eta lurrentzat hoberena da bazterrak errentan izatea; ez dirutan, baizik ere bihi partean.

        Dirutako errenta kobratzen gaitza da, eta ez da zuzena.

        Zuzenari bidegabe egiten dio, zeren bihiaren prezioak makhur handiak baitabilzka.

        Makhur hoikiek eta bihi dirutzeak ez dira etxetiarrarentzat gauza.

        Azienda berea izateak indar handia ematen dio nekhazaleari, bainan sagardiek eta gaztandiek egon behar dute erdizka, zeren asko urthez ez baitute den gutiena ematen.

        Bazter-etxetako jabeek behar lukete elkhar aditu eta suaren kontrako konfardiak egin.

        Orobat egin behar lukete azienda-jabeek haukietarik bat edo bertze hiltzen zaioeteneko; bertzela erreka joa du laborariak buru bat edo bia galdu orduko.

        Nola gerthakari txarraz nihor guti orhoit baita hel dadien artean, hunelako gauzetan bortxa erabil dadien premia da.

        Bertze horrenbertze izaten da herri edo hauzo lanetan.

        Hekiek dira guzientzat on diren lanak, bainan nihork ez luke hekietaz axolarik hartuko, baldin bortxaz eginarazten ez balira.

        Konfardiak dira gauzarik hoberenak estrapuei buru egitekotzat.

        Badira, etxe eta aziendentzat bezala, uholde, harri eta bertze helkari gaixtoentzat ere.

        Herri batean berrehun etxalde balinbadira, etxeko-jaun bakhotxak hamabortz libera ematearekin, etxe berria izanen da.

        Zenbatenaz ere etxeko jaun gehiagoek elkhar hartuko baitute; eta hanbatenaz bakhotxak gutiago eman beharko du.

 

aurrekoa hurrengoa