www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zazpigarren solastaldia

 

        ANTONIO. Nahi nuke zerbait jakin xinhaurrien gainean.

        BASILIO. Bada asko xinhaurri mota, batzuek bertzeak baino xeheagoak dira. Negu guzia lotan iragaiten dute.

        ANTONIO. Nola ez othe dira hiltzen?

        BASILIO. Beren goritasunak iraunarazten diote. Hau bera gerthatzen da sugeekin, musarrekin eta bertze asko animaleekin. Zenbat aldiz, eri gaudezinean, ez gare gerorri hilabete osoak deusik hartu gabe egoten! Xinhaurrietan, batzuek dira arrak, bertzeak emeak, eta bertzeak ez arrak etez emeak. Arrak eta emeak ume egitekotzat dira, eta bertzeak laneko. Orobat gerthatzen da erleetan. Hegaldun eta hegats-gabeko marmutzak, pinpiriñak bezala sortzen eta handitzen dira.

        ANTONIO. Eta xinhaurriak?

        BASILIO. Orobat.

        ANTONIO. Bizkitartean xinhaurriek ez dute hegalik.

        BASILIO. Bai, badituzte sortzen direnean, bainan gero khentzen dituzte gibeleko bi zangoez. Badakizu behin baino gehiagotan etxeak lurrera erorrarazi dituztela? Ez da irririk; erraitera nohakizu nola. Adrailuzko etxeak diren aurkhintzetan, usmatzen badute, jatekorik barnean, huna zer egiten duten. Adrailuen arteko morteroa phorrokatzen dute barnera sartzekotzat. Ethor dadiela gero haize buhunba bat, eta etxea badoha lurrera. Badira marmutxak fruituen gainean egiten dituztenak beren arroltzeak. Hekietarik sortzen diren harrak sartzen dira barnera eta jaten dute. Hau bera gerthatzen zaioete arbolen hostoei, bihiari eta soinekoei.

        ANTONIO. Horrengatik ikhusten dira arbola-hostoak sareak bezala eginak.

        BASILIO. Eta zer kalteak ez dituzte egiten ogi bihian?

        ANTONIO. Ogi meten gainean hegaldaka ikhusten diren makarattoetarik ilkhiko dira naski harrak?

        BASILIO. Bai, eta sartzen dira bihian fruituan bezala. Badira ere uliak zaldi eta bertze abereei sudur-mizpiretarik eta bertze lekhutarik sartzen zaizkotenak.

        ANTONIO. Eta barnean uzten diozkate arroltzeak?

        BASILIO. Bai, eta hekietarik atheratzen diren harrek zorarazten dituzte batzuetan. Zaragarra, ezkabia eta bertze asko eritasun ez dira bertzerik ezen harrak.

        ANTONIO. Diote bizkitartean zikhinkeriatik heldu direla.

        BASILIO. Bai, zeren zikhinean sortzen diren harrak. Hargatik behar dira egun oroz garbitu begithartea eta eskuak. Behar da orobat egun oroz orraztatu. Abereek ematen daroskute garbitasunaren etsenplua. Ikhusiko dituzu bethi beren buruen xahutzen hari direla.

        ANTONIO. Urdeak ez behintzat.

        BASILIO. Bai, eta urdeak ere; aski da hortako begiratzea hekien khurtxilei. Han beren etzauntza zilharra baino garbiago dagokate. Jainkoak eman diote usna hori, zeren garbitasuna den guziz beharra osasunarentzat.

 

aurrekoa hurrengoa