www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamabigarren solastaldia

 

        BASILIO. Egun abereez mintzatu behar gare, zuk hala nahi baduzu.

        ANTONIO. Atsegin handirekin entzunen ditut zuk erran nahiko daroztatzun guziak.

        BASILIO. Aziendak galdegiten du garbitasun handia.

        Jatera eman behar zaio maiz eta guti aldian.

        Animaleak gu bezala dira.

        Hobe da garbi iduki detzagun, gutixago jatera emanen bazaioete ere.

        Izanen dira gizenago, hazkarrago eta osasun hobekoak.

        ANTONIO. Batzuetan azienda hantzen da, ez da hala?

        BASILIO. Bai, hantzen da belhar bustia jaten duenean.

        Horra hori gerthatzen denekotzat errezetak.

 

ERREZETA ERRAN DEN GAITZARENTZAT

        Amoniakaren izpiritua, untza bat.

        Petrol olioa, bi untza: Nahasteka.

 

BERTZEA

        Harrarazten zaio abereari untza laurden erdi bat jenziana erro herrausturik.

        Belhar berotua aziendarentzat hobea da; hala nola prentsan irakitu arnoa, irakitu-gabea baino hobea baita; eta gostu hobea duelakotz, aziendak gogo hobearekin jaten du. Hori bera dela medio, hainitz hobeki ehaiten du.

        Asko lekhutan, belharra bildu-eta ihinztatzen dute, tinkatzen dute eta gero uzten.

        Berotzen hasten denean, zabaltzen dute eta aziendari ematen.

        Abereari gatza hainitz lakhet zaio, eta guti batek on hainitz egiten dio; zeren gatzarekilako jana hainitz hobekiago ehaiten baita, eta gatza jaten duen aberearen haragiak hainitzez gostu hobea du.

        Hau ezagutzen da nitre-gatza den aurkhintzetan alhatzen diren zikhiroen haragian.

        Guziz eman behar zaio gatza eritzen den aziendari.

 

aurrekoa hurrengoa