www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hirugarren solastaldia

 

        BASILIO. Egun errauliaz mintzatu behar gare.

        ANTONIO. Zuk nahi duzun bezala.

        BASILIO. Erraulia da uli lerden, luxe, ferde ederreko bat. Lizarretan gerthatzen da, zeren han ohi dituen egin bere arroltzeak.

        ANTONIO. Horrek erran nahi du errauliaren harrek lizar hostoa jaten dutela.

        BASILIO. Bai, pinpiriñen harrek martzoka hostoa bezala. Bainan jakin behar duzu ez edo-zein pinpiriña ez eta edo-zein arbola hosto ez direla onak sedaren emateko. Uli hunekin egiten da mantharra.

        ANTONIO. Eriei ezartzen zaioetena?

        BASILIO. Bai, huraxe bera. Eritasun gehienetan hura izaten da azken sendakaria. Umoreak dituztenentzat da guziz ona.

        ANTONIO. Eta nola ematen da sendakari hau?

        BASILIO. Herrausturik, eta begira nola. Errauliak bildu ondoan, uzten dira hiltzera eta idortzera; eta idortu ondoan, jotzen dira xurru-marteluetan. Herrauts hunekin egiten den mantharrak erretzen du eta jauzarazten ditu phintzak. Zenbatek uli haukiei ez diote zor beren osasuna! Eta zenbatek bizia!

        ANTONIO. Eta erranen darotazu ez direla horiek zoragarri diren gauzak?

 

aurrekoa hurrengoa