www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hemeretzigarren solastaldia

 

        ANTONIO. Nekhazalearentzat zein da, abere motarik hobeena?

        BASILIO. Ordokietan, abere handia; eta ttipia mendietan.

        Gainerakoan idia, ona izateko, behar da irazkiz gora eta luze.

        Izan behar ditu saihets-hezurrak zabal, larrua lodi eta ez haragiari josia.

        Zezenak izan behar ditu sorbaldak zabal, lephoa lodi eta junta motzak.

        Ixterrak eta belhaunak biribilak, ixtapea idekia, ilea murritza eta lodia, bainan gozoa;

        Bustana gora, luzea eta ongi zurdatua, adarrak lodiak eta zuriak.

        Behiak izan behar du larria, adarrak zabalduak kopeta zabala eta sabela nasaia.

        Adarrak izan behar ditu legunak eta argiak, errapea zuria, handia eta ez haragitsua.

        Gainerakoan, behia nahi da zezenaren idurikoa.

        Azienda erosterakoan, badagoko ongi begiztatzea heia hortzik gabe denetz, ahul dadien beldurrez.

        Behi beltzak izan ohi dira ttipiak eta bertzeek baino esne gutiago ematen dute.

        Bainan ematen dute bethi eta gogorragoak dira lanekotzat.

        Behi zuriak handiagoak dira eta ematen dute esne gehiago, bainan ez hain luzaz.

        Gorriak dira handiagoak oraino eta esne gehiago ematen dute, bainan iraupen laburragoan.

        Horrengatik dira hobeak behi beltzak, esnea luzezagoz ematen dutelakotz.

        Bertzalde, behi beltzak ume-egileagoak dira bertze koloretakoak baino.

        Ez da zezenera behirik eraman behar hiru urthe bethe ditzaten arteo.

        Erajero eta Uztail artea da hortakotzat arorik hobeena behi bat baizen ez duenarentzat.

 

aurrekoa hurrengoa