www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamabortzgarren solastaldia

 

        BASILIO. Zeren gainean ihardukiko dugu arretsalde hunetan?

        ANTONIO. Zuk nahi duzunaren gainean.

        BASILIO. Erran izan darotzut lehen ere azienda gu geroni bezain minbera dela, non ez den basa.

        Orai erranen darotzut janharia ahalaz eman behar zaioela egosirik.

        Hainitzez hobeki ehaiten du, bereziki gatz pixka batez ontzen bazaio.

        Jadanik badakizu gatza zenbat zaioeten lakhet azienda mota guziei.

        Noizean behin izpi bat ematearekin, asko gaitzetarik begiratzen dira.

        Damurik da gatza izan ohi den bezain garasti.

        On handia egin lezoke egun oroz liphartto bat aziendari; zeren ematen baitu jateko gogoa eta janaren ehaiten hainitz baitu laguntzen; eta bertzalde oraino indar handia da lurren ontzekotzat.

        Badakit jana egostea eta abereei gatza ematea gauza garastia dela; bainan on da jakitea, bereziki azienda eri denekotzat.

        Deusek ere ez du aziendak baino irabazi hobea ematen.

        Horrengatik jakiteko da zer duen on eta zer ez.

        Erran izan darotzut jatera guti eta maiz eman behar zaioela.

        Nahi duela garbitasun handia eta etzauntza idorra.

        Ahalaz begien azpian iduki behar da, zer gertha ere, eta izipera delakotz.

        Bada asko abere mota.

        Zihotsu den mota, eta haragitsu dena.

        Badira behiak jaten duten guzia esnetan ematen dutenak.

        Orobat gerthatzen da azienda xurietan.

        Batzuek dute ile ona eta haragi txarra, bertze batzuek haragi ona eta ile txarra.

        Batzuei gizenak ematen diote buztanera, zeinak pisu baitu hogoi eta bortz liberetaraino.

        Bildotsak izan ohi du aitaren ile mota eta amaren haragia.

        Errana da, belhar motxa den tokian azienda xehea dela, eta belhar luzea den tokian azienda larria.

        Ephaitza bakhotxean ikhusteko da zein abere mota den hangotzat on.

        Patarrak eta erroizuak diren aurkhintzetan azienda larria ez da on; zelhai-ordokietan berriz, xehea baino hobea da.

 

aurrekoa hurrengoa