www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamaseigarren solastaldia

 

        BASILIO. Ez dio deusek ere irabazi gehiago ematen nekhazaleari aziendak baino.

        Horrengatik behar da artha handi bat haren osasunaz.

        Behar ere da jakin zer zaioen egiteko eri denean.

        Sangrea, purga, erregaiak eta zurda dira sendakariak gaitzik gehienentzat.

        Laborariak abere sangratzen jakin behar luke ordu hestuetako.

        Orobat jakin behar luke zer belharren ura den on purgatzekotzat.

        Gisua da errekaririk hobeena, eta zurda baten ezartzea ez da gauza gaitza.

        Izerditan denean aberea estali behar da, bereziki heia hotza balinbada.

        Bazka bustia balinbada, idortzera utzi behar da.

        Aberea berotua edo izerditan badago, etzaio edatera eman behar, bereziki ura gordina bada berenez.

        Eri bada eta gizena delarik, sangratu behar da berehala.

        Biharamunean nahi du sangratu eta janhari hurrian egon.

        Dieta eri den aziendarentzat hain premia da nola gu gerorrentzat.

        Eta sendakari guzien artean hauxe da hobeena eta segurena.

        Bereziki bulharretako gaitzentzat eta marhantentzat.

        Abere eriak egon behar du toki gerizatuan eta etzauntza idorrean.

        Deusek ere ez du gaitz gehiago ekhartzen bustiak eta haize lasterrak baino.

        Izertu ondoan, ez da jarri behar hunelako haize lasterrean.

        Piko, zauri eta kaskakoentzat, ez da ura baino sendagarri hoberik.

        Hekien sendatzekotzat aski dute oihal batez estali eta maiz hezatzea.

        Errearentzat berriz, ur freskoa da erremediorik hobeena.

        Erre bezain laster, alderdi errea ur hotzean sarthu behar da.

        Zauri zaharkitu, ezkabia eta mota gaixtoko zaragarrarentzat, ikhatz herrautsa da hainitz on.

        Errekariak, zurda eta xira sendagailu on batzu dira bulharretako eta begietako gaitzentzat.

        Bai eta urdailekoentzat, ithurri eta bertze gaitz batzuentzat ere.

        Eritasun <...> nahi dute dieta handia eta hainitz denbora.

        Askotan mainhu bustiak eta mainhu idorrak ere hainitz on dira.

        Ithurriak, lupuak eta honelako bertze trunpiloek mantharraz beratu behar dute.

        Trunpiloak berenez hotzak balinbadira, hobeenik da ebakitzea edo erretzea.

        Ahal den guzian deithu behar da bethi abere sendatzailea.

        Abereak eri direnean, heia nahi da xuritu eta gisu bizia han berean hil urarekin.

 

aurrekoa hurrengoa