www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bederatzigarren solastaldia

 

        ANTONIO. Erradazu: Zer da anilla?

        BASILIO. Iratzea iduri duen belhar batetik atheratzen den herrauts bat.

        ANTONIO. Eta nondik heldu dira kotoina, kinkina, kanela eta itze-kanela?

        BASILIO. Indietarik heldu dira. Kotoina aurkhitzen da zuhamuxka baten kuskuan, gaztaina kharloan bezala; kinkina arbola baten azala da; kanela orobat, eta itze-kanela bertze arbola baten fruitua. Azukrea da khanabera mota bati, xehatu eta egosi ondoan, khentzen zaioen gozoa. Gauza horiek guziak toki beroetan ethortzen dira.

        ANTONIO. Zorionekoak behar dute izan horrelako tokiek.

        BASILIO. Badira tokiak zeinetan bethiko primadera batean bizitzen bada. Hunelako tokietan ikhusten dira arbola batean eta denbora berean lorea, fruitu berdea eta onthua. Han, beren baitharik heldu dira laranja, limona eta bertze fruitu batzuek.

        ANTONIO. Dohatsu halako tokitan bizi direnak! Bizi ditazke deuseren ardurarik gabe.

        BASILIO. Bizkitartean han ere lanean hariz bizi da jendea. Jan hutsarekin ezin bizi gaitezke.

        ANTONIO. Zergatik ez? Behitzat, ez hotz handirik, ez bero handirik egiten ez badu.

        BASILIO. Basa-gizonak hala bizi dira. Jakin behar duzu asko lekhutan soineko eskasez, urdeak bezala lohian ihauskatzen direla. Eltzo pozoindunek eta bertze asko marmutzek sistatzen dituztelakotz egiten dute hori.

 

aurrekoa hurrengoa