www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hogoigarren solastaldia

 

        ANTONIO. Ezin sinhets zinezake zeinen atsegin handia dudan zure entzuteaz.

        BASILIO. Ez duket gutiagoa ikhusteaz zeinen zaren boztua.

        Bildotsik hazkarrenak dira biritxiak eta haukiek dira ume-egitekotzat begiratu nahi direnak.

        Urde ahardi onak ez ditu behar hamabi dithi baizik; hamar dituena da ume hazteko hobeena.

        Akhetxak eta ahardiak izan behar dute hamabi hilabetez goiti ume-haztekotzat.

        Bortz urthe bethez geroz, akhetxak xikhiratu ohi dira.

        Haukien xingarra goriago, gogorrago eta gozoagoa da urde xikhiratu-gabeena baino.

        Lehenbiziko egunetan, xerriari guti eman behar zaio jatera, zeren goseak lagun-etsia harrarazten baitio.

        Konexu emea hilabete bat egoten da ernari.

        Sei aste behar ditu umeen hazteko.

        Hala bi hilabete guziz umeak ekhar detzazke.

        Xikhira ditazke umeak sei astetan eta ezar lekhu hertsi batean.

        Handitzen dira hainitz, eta belhar usain oneko zerbait ematen bazaioete hil-aintzinxean, haukien haragiak biltzen du gozotasun bat hainitz ona.

        Hil ditazke hiru hilabetetan.

        Etzaiote eman behar aza hostorik, zeren haragiari hainitz khino tzarra ematen baitio.

        On da ematea noizean-behin zahi bustia, bihi liphar batekin nahastekaturik.

        Oroz-gainetik galdegiten dute garbitasun handia.

        Larrurik hobeena da zilharkarakoa.

        Gero zuria edo beltza eta azkenik horasta eta nabarra.

        Angolako izena dakhartenek dute larrurik hautena.

        Hil behar dira lau edo bortz urthe egin izan dituztenean.

        Ume-egitekotzat martxoan sorthuetarik begiratu behar da.

        Orots bat aski da hamar urrixentzat; bainan orotsak berez egon behar du.

        Umeketako diren urrixek orobat berez egon behar dute.

 

aurrekoa hurrengoa