www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hogoi-eta-bigarren solastaldia

 

        BASILIO. Egun bertzelako gauzaz iharduki behar dugu.

        ANTONIO. Nahi duzun bezala; zeren nolanahikoa izan dadien zure solasa, izanen da bethi atsegingarria.

        BASILIO. Badakizu nola sortzen diren hedoiak?

        ANTONIO. Askotan ikhusten ditut ilkhitzen erreka eta hibaietarik, bertze aldi batzuz lur bustitik, eta gehienean itsasotik.

        BASILIO. Zerk hunela atherarazten ditu?

        ANTONIO. Iguzkiaren berotasunak, ene ustez.

        BASILIO. Hala da, eta, dakizun bezala, hedoiak dira uri bihurtzen direnak.

        Uritik sortzen dira ithurriak eta errekak, eta haukietarik hibaiak.

        Hibaietarik dohazi itsasora denborarekin hedoi bihurtzeko.

        ANTONIO. Beraz itsasoko urak bethi horrela dabiltza inguru-inguru arroda bezala.

        BASILIO. Dudarik gabe, eta diotenez, hau bera gerthatzen da iguzkiarekin.

        Emozu buruari iguzkia argizko itsaso bat dela.

        Handik atheratzen den argia hara itzultzen da berriz ura itsasora bezala.

        Errex da orduan aditzea nola itsasoa eta iguzkia dauden bethi hein berean.

        Lurraren barnean aurkhitzen dira gauza mota guziak, eta beroaren bidez igaiten dira bafaden artean.

        Bafada hekietarik heldu dira simistak eta ihurtzuriak.

        ANTONIO. Egiazki harrigarriak dira niri erraten darozkidatzun gauzak.

        Zer dira beroak lurretik eraikitzen dituen gauza hekiek?

        BASILIO. Bertze askoren artean, nitrea eta sufrea, zeinetaz egiten baita bolbora.

        ANTONIO. Ez dakit nitrea zer den.

        BASILIO. Nitrea da gatz mota bat.

        Eta badakizu non aurkhitzen den gatza?

        ANTONIO. Ahalkatzeko gauza da, bainan aithortu behar dut ez dakidala.

        BASILIO. Gatza, harria iduri, aurkhitzen da lur-axalean eta luphean.

        Aurkhitzen da urarekin nahasia ithurrietan eta itsasoan.

        Lurraren gainean atzematen dena deitzen da gatz-harria.

        Hau atheratzen da harria harrobitik bezala.

        Ithurrietakoa eta itsasokoa atheratzen da ura berotuz edo irekitaraziz.

        Ura luzez berotu-eta, uzten da hoztera eta gatza ondoan gelditzen da.

        Toki beroetan, uzten da ura, itsasoa gora delarik, sartzera zolagune zelhaietan.

        Hersten dituzte sarbideak eta iguzkiari uzten diote egitera suaren lana.

        Zelhaia gelditzen da gero gatzez zuritua elhurra egin izan balu bezala.

        Gatza luphean aurkhitzen den lekhuetan, egiten dira phutzuak eta harat eramaten da erreka bat hekiek urez bethetzekotzat.

        Ura gazitzen da, atheratzen dute eta berotzen, edo suarekin, edo larrainetan iguzkiarekin.

        Iguzkiaren bidez egiten den gatza hainitzez merkeago heldu dela gauza ikhusia da.

 

aurrekoa hurrengoa