www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamazazpigarren solastaldia

 

        ANTONIO. Nahi nuke jakin nola egiten den burra ona.

        BASILIO. Burra ona egitekotzat, abereari eman behar zaio bazka ona eta idorra.

        Bihi ekhartzen duten belharretan, oloa da esne gehienik eta gain hobeena egiten duena.

        Gauza ikhusia da gaina ona bada, burra ere hala izanen dela.

        Belhar xehea eta samurra, trefla eta faruxa hainitz onak dira azienda bazketako.

        Orobat diot ogi-ondoko belharragatik, bustia ez delarik.

        Burra egiteko lekhuak izan nahi du ipharreko eta mendebaleko artera begiz jarria.

        Behar du izan zabala eta gora eta leiho hainitzekin, haizea barnean erabil dadientzat errexki.

        Azpiak izan behar du lauzatua, freskoago eta garbitzen errexago izanen delakotz.

        Burra egiten den aldi bakhotxean, behereak garbitu behar du urarekin.

        Eta ur hunek ilkhi behar du, hortarakotzat eginikako erreka batetik.

        Bertzela lurrera erortzen diren ur xortak usteltzen dira eta usain gaixtoa ematen diote burrari.

        Burra egiten den lekhuan ez da izan behar den gutieneko usain tzarrik.

        Lurrezko untzi bernizatuak dira hobeenak burra egiteko eta begiratzekotzat.

        Abereak daitzi behar du ahal den garbitasunik handienarekin.

        Berezi behar da gaina eta ezarri untzi batean garratz-iduri gozo bat har dezan arteo.

        Orduan ezartzen da burra-untzian eta erabiltzen da, joz phalote edo makhila batekin.

        Zenbat ere izanen baita gain gehiago eta zalhukiago erabili beharko da.

        Burra egina denean, untzitik atheratzen da eta urean garbitzen artharik handienarekin.

        Hortarakotz, urik hobeena da burdin-ura, zeren kolore eder bat ematen baitu.

        Hala-nola sufre-ura baita hautena baratzekarien egostekotzat.

 

aurrekoa hurrengoa