www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamekagarren solastaldia

 

        ANTONIO. Azken aldiko solasari jarraikitzeaz egidazu othoi atsegina.

        BASILIO. Atsegin handirekin aintzina jarraikiko natzaio, ikhusten dudanaz geroz etzaitudala unhatzen.

        Lurrak barnean baditu asko gozo mota.

        Landare bakhotxak nahi du berea; bainan bethi landare mota bera ematen bazaio lur bati, txartuz goanen da aldi bakhotxean.

        ANTONIO. Hori jakina da, zeren alditik aldira gozo gutiago emanen baitu.

        BASILIO. Horrengatik eman behar zaio lur berria edo ongarria; bertzenaz aldatuz eman behar zaio orai landare mota bat, gero bertze bat.

        Badira belharrak elkarrekin ongi heldu direnak, eta badira elkharri kalte egiten dioetenak.

        Bi belhar mota ongi izan ditazke lur berean, baldin gozo berezak behar badituzte; bainan ez, baldin gozo-bera galdegiten badute.

        Abereak ez du puskarik ongarri egiteko on ez denik.

        Azkazala, hezurra, adarra, ilea, guziak arras on dira ongarritako.

        Gisu-harria nasai den tokian, laborari onak atzeman guzia labera botatu behar du.

        Gisu pixka batekin nahasiz, guziak ongarri bilhakatzen dira.

        Hartara botatu behar dira zapata zahar, hiliki eta puska tzar guziak.

        Badira merla-harriak gisu hainitz dagokatenak, eta buztin-lurrentzat hainitz onak direnak.

        Gisua dagokaten ala ez, minagrean puxka bat ezarriz ezagutzen da.

        Minagreak irakitzen badu edo botatzen baditu punpuilak, gisua badagokala ageri da.

        Hautsa da onkhailu hoberenetarik bat; bainan hauts hainitz egitekotzat, errekin hainitz behar da.

        Lur zelhaiak onak dira laborantzako; zeren, berenez txarrak balira ere, laborari onak onthuko baititu; bada hekiei ematen den guzia han berean gelditzen da.

        Aldapa-lurretan landatu behar dira arbolak.

        Lur gutik, ongi lanthua delarik, hainitzek gaizki lanthua denean baino gehiago ematen du.

        Ongi lanthua izatekotzat, lurrak behar du izan herrauts egina.

        Urthe berean hainitz bihi mota erain behar da, biltze baten eskasean, bertze bat harrapa dadientzat.

        Horrengatik da errana eraitza mota bat baizen ez duenak batere ez duela.

 

aurrekoa hurrengoa