www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hamargarren solastaldia

 

        BASILIO. Egun laborantzaz iharduki behar dugu.

        ANTONIO. Denbora ez da gaizki ezarria izanen, zeren hori baita gure ofizioa.

        BASILIO. Bada asko lur mota, bainan guziek bietara jotzen dute.

        Zein-nahi lurrek badagoka buztin eta legar; legar baino buztin gehiago balinbadu, deitzen da buztin-lurra; eta buztin baino legar gehiago balinbadu, deitzen da legar-lurra.

        Buztin-lurrak ez dio urari barnera biderik uzten, eta legar-lurrak berriz dena sartzera uzten du.

        Ona izatekotzat, lurrak izan behar du hanbat bustin nola legar; bertzenaz busti bezain laster agortua da.

        Lur onak ur hainitz hartzen eta begiratzen du; eta azala idortuz dihoakonaren arabera, ura ere azpitik gora iganez dihoako.

        Hau bera gerthatzen da mitxan igaiten den olioarekin.

        Hunelako lur motak aski ditu primaderako uriak uda guzikotzat.

        Gisuak hainitz ungi phorrotzen du buztin-lurra.

        Ongarria da gero gauza beharra lurrak eman dezantzat.

        Ongarri izatekotzat, behar da abere, eta abere izatekotzat behar da bazka.

        Haina da lur-gizonik hoberena, zeinak bihia eta bazka bazter berean altxatzen baititu.

        Hau da gure herri-aldean ikhusten dena.

        Aziendak behar du etzauntza, eta etzauntzarentzat ihaurkia behar da.

        Ihaurkirik ez den lekhuetan, ezartzen da legar idorra; eta legar idorrik ez bada, galtzada egiten da.

        Aziendak behar du guzien-gainetik garbitasun handia, eta iduki behar da, ahalaz, begien aintzinean, zeren den izipera eta beldurrak ahultzen baitu.

        Hainitz lakhet du hatz eta balaku egin dakioen.

        Maiz eman behar zaio jatera, eta guti aldian; bertzela higüintza hartzen du eta ez du ongi ehaiten jana.

 

aurrekoa hurrengoa