www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iturriagaren Solastaldiak
Jean Pierre Duvoisin
1857, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zortzigarren solastaldia

 

        ANTONIO. Goan den gau guzian gogoeta egotu naiz gure azken aldiko solasaz.

        BASILIO. Nola bada! Zer kausitu duzu harrigarririk?

        ANTONIO. Zaragarra, ezkabia eta bertze gaitz asko zikhintasunetik heldu direla aditzea.

        BASILIO. Zaragarra eta ezkabia ez dira har mota batzuez bertzerik. Bertze hainbertze diot hortzen eta haginen artean sortzen den zikhinaz. Har haukiek gehienetan zilhoak egiten dituzte.

        ANTONIO. Eta nondik heldu dira haurrek izan ohi dituzten zizariak?

        BASILIO. Janhari eta edariarekin iresten dituzten arroltzetarik. Ulitxa phozoindunak berriz heldu dira ur usteletik. Orobat sugeak, sugekandelak eta zierpeak. Zenbat gaitz ez dira ethortzen phutzu eta aintziretarik! Phutzuak nahi du itzala, ura ustel dadien nahi ez bada; eta barnera botatzen bazaio ikhatza edo ikhatz-herrautsa, ura garbitzen da edan ditekeen bezala. Orobat hainitz ona da zagorra hartara botatzea.

        ANTONIO. Ikhusten dut zikhinetik eta ustelkeriatik heldu direla nardatzeko diren gauzak eta gaitz asko.

 

aurrekoa hurrengoa