Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

LARUNBATA

 

Txukatzen ari naun txukatzen

hire malko gazi-gezak.

Gel hadi hemen geldi

bular hezeko neska hori!

Biluizik zeuden muinoak

ostorik gabe zuhaitzak

hire begi handi horiek

hazi eske ari ditun.

Holakotan

ezin ziteken idatz

ezin ziteken

idazten jarrai.

 

Antton

hamar ordu lanean

makina bateko laguntzaile

makinako zuzendariari

gorroto!

honek berari

ere bai!

Egunez

nagusiaren aurkako zenbait amets

eta bertan bazkaria

egunero gero ta txarragoa.

Gauez

emaztea;

maite du; edo behintzat nahi du.

Maitasuna, amorrua, grina

dena kupiderik gabe.

Lehun horrek indar ematen dio

gorrotoari eusteko.

Holaxekoa da Antton.

Holaxekoak dira Antton, Pello, Joxe, Iņaki, An-

der, Ion, Manu, Manuel, Juan, Andres, Ignacio,

Jose, Pedro eta Don Antonio.

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975