|
Ezten gorriak
ASTEAZKENA
Eta negar eginen dut samingi txistu hotsa entzuten badut inoiz... Ni ez bainaiz gehiago euskaldun izanen herbesteratu naute eta! Ote nezake ba ahaztu non nintzen jaio? Nagoen tokiko egin eta ez inoiz bururatu amaren aitaren edo amonaren izenik? Hautsi etxeko argazkiak (aldatu zilborra) eta aurpegia? Beste itxuraren bat hartu eta bihar goizean larrugorrian nere burua estaltzeko zapi bila hasi? Ez ote da botikarik sortu andrearen izena alboan daukadan andrearen izena ahazerazi lezaidakeanik?... ba ginuzke erostun botika horrek!... Ez al ninteke ba nor naizen ahaztu beste bat izan berritik hasi?
Ezten gorriak |