Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

Maitea

neuk nizun kendu

ezpainetako gorria

neuk ximurtu nuen

zure larrua...

 

eta hor zoaz orain

amonatxo hori

gona beltz

kalpar xuri

oraindik ere zerbait eman nahiaz

hilobatxoen zaindari.

 

Garik ez du zainik

Euskalerriko lurretan

lehen zuen tokitan...

amonak behar luke leku bat

hilobaren ametsetan.

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975