Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

OSTEGUNA

 

Ez du

edozein zulo egilek

urre mehatza topatzen!

Ez da

nahi duen guztirik

aberasten!

 

Erraondon bazen

txistularia...

amerikanoa

Arturoren semea.

Baina

herritarrak erotu zirela

ikusi zuenean

alde egin zuen...

Arturoren semeak

gutxitzat

gutxiegitzat jo zituen senideak.

 

Arturok berriz

gaitsestu egin zituen

hortaz senda ahal balitza bezela edo!

 

Eta erraondotarrek ukatu zuten Arturo

aitatzat.

Gurasozkoak ez die axolik.

 

Arturok traketskeriarik politena

sortu zuen txistularian.

Arturo

hil zen!

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975