Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

Ahoan

mihiak

hozka egiten dit

euskotar naiz baina

euskeraz ez dakit.

 

Euskal lur

euskal herri

euskal gizona

eta

euskaldun ez naizen hau

ote naiz ba gizon?

 

Euskal lur

euskal herri

euskal gizona

eta

isilduko nintzeke

abes zezan kitarrak...

 

Euskeraz esaten ari naiz

ulerkaitz zaidan oihua

euskeraz abesten ari naiz

ulertzen ez dudan hitzez.

Euskeraz datozkit ordea

herriaren gogoa, herriaren asmoa

herriaren geroa!

 

Ene etxeko atzerrian jaio nintzen

ene herriko espetxean hazi

bakakoikeriaren diru nahia besterik

ez dut ikusi.

Euskerak ez du neretzat

amaren magaleko berorik

ezta ere

haurtzaroko kutsu kuttunik

ezta ere

umetako jostaketa oroitzapenik!

baizik eta soil soilik

lanaren herri izerdia.

Euskerak elkartzen baikaitu herri

eta bakarrik herriak du

lanaren ondoriotaz

jabetzeko eskubide!

 

Euskal herriko ume gaitsetsa

Euskal herriko arlote

beste herritan abeslariek

beren hizkuntza dakite

nik ere pozik ikasiko dut

eta zalantzarik gabe

hortaz herria aske balitza

askatasuna baluke!

 

Ene herriko goibeltasuna

abestutzen dut samingi

ene herriko askatasuna

itxaroten dut sakongi

langileriak izanen ditu

egun alaiak ugari

bin bitartean ene kitarraz

kantatzen noa ni beti.

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975