Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

ALTZATEKO JAUNARI OTOITZ

 

Altzik ez da Alzaten

Jaunik ez da Alzaten

Pio Baroja hil zen

erderaz ari dira Alzaten

ba da usain hezea Alzaten

ba da muga bat Alzaten

(baina)

etorkizunaren sortaldea

laino dago alzaten

zer ote da gelditzen

zer gelditzen ote da

Jaun zurerik

Alzaten?

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975