Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

Lotsak zen muineka jazteaz

umerik ez zuen izandu

besteenak zituen gorroto

bere bular lehorretaz far zeriolarik

ari zen ari zen

egurrezko, ieltsozko, burdinezko soin

 

soin bizigabe hotzak jazten

jazten zeren bila jakin ezik ere.

bero bila

soin hotz haien aragitan

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975