Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

Heuretzat

heuretzat bakarrik

heuretzat besterik ez

egin nahiez

sortu nian

hik bestek

uler ez lezakean olerkia

eta horrengatik

irakurri ondorean

—musua bezela—

hautsi beharko dinaguna...

 

Beldur xume baten jabe

atsekabez dionat

ote natzain ote natzain

neurekoikeriaren irudi

izan inoiz!

 

Gaztanberaren bihotzean

hibaiak dizdirak bota zizkion

haltzaren ezurrari

baina ba zen olerkia lore hartan

bai; bazen olerkia

hautsez estalia bazidurien ere

kunetako loreak

eta bazen ikararia lehun hartan

ausartarik ezaren eztia...

 

Baina

hala nahi dun eta

utz dinagun...

utz dinagun olerki honek

iraun ditzan aldatu gabe

urteak paperetan

utz dinagun gure nahimena

heziketaren espetxetan

utz dinagun hitz hauen mamia

eta mami haren dasta

bion oroimenean

—ezpainean—

bakarkoikeriaren erleak

loreari eztia

kendu nahi ez zionean...

oraindik!

 

Gero eztena dun erlea

ondorean erlea

eztena izanen bait dun

eta denboraren kometari

denborak zeion itzaliko

denboran utzitako urratsa

baina hori baino lehen

oroitzapenak zeigun ezarriko

kuneta bateko udaberrian

draga bat

muga baten antzo

gu gaitunen aldi hontako

betikotasunean!

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975