|
Ezten gorriak
Eta ondorean ezereztu ziren hainbeste irudiren aipamenez... zuk maitea amonaren etxeak duen xarmantasuna txikitako jostagailuek duten etxeko izebaren argazki horituek duten kuttuntasuna gorde duzu neretzat gordetzen duzu nerekiko nahitanahiez agure zahar horren albo tristean esnaturik zaudenean...
Aberats zahar horrekin ezkondu bazinen ezkondu sendatu egin zen osasunez eta ez zen hiltzen, ez da hiltzen! Zu bai; zu hil zinen maitea perla tartean ittorik diruzko loiak inguraturik amorruak xurgaturik aberastasunezko ardoz mozkorturik! Eta bizi zineneko argazki xahar bat ene ohazurean iaia jan du pipiak. Poema honen hariak gogoeraz lezaizuke argazki hartan mototxak zenituela ez besteren kalparrezko tontor aize-putzak!
Ezten gorriak |