Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

OTEIZA

 

                           (Entzun nuenean ez zuela artezko

                           ekintzarik egin nahi...)

 

Mintza hadi

mintza hadi geroari

harremana bait duk herri

egin zak hutsean

ezaren babesean

denborarik ez duen hizketa

bihur zak iraunkor

denborak zahartuko digun askatasun egarri hori

bihur zak iraunkor

ezkutuan daukagun galda gorri hori

bihur zak iraunkor

herri sabeleko bihotz huts hori

bihur zak iraunkor

odoletan

odol gorritan kolikarazten diguten anima

eta gure bizitza

iraunkaitzak

askatasun eskean ezarriko duken etxea

eraikiko dik...

ez baldin bahaugu ulertzen ere

hi

mintza hadi

eta oihartzunezko harremanez

herriaren geroak hustuko hau

eta herriaren sabelari

geroari

mintza hadi...

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975