Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

Lehorteko lur zipotza

lehertuko hau izotzak!

 

Tente zegok eta mutxikai

ez zain ez osto ez lore

arbol itxura farragarrik

ez zeiok ematen bizirik...

 

Neska zahar gaixo

hamaika nahigabez

eta atsekabez apainduriko

birjin erretxina, zitala,

besteren onik ezin eraman huen hori

hi

neska zahar gaixo

geroak nahastuko hau ume dutenekin!

Gogoan al dun ba

hire amonaren amonaren izenik?

 

Geroa dun zerua.

Geroak berdintzen zetin

zorion eta nahigabeak

zuhaitz eta mutxikaiak

biziak eta hilak...

Geroak, geroak

ahazerazten zetin

usteltzearen bidez

lur bihurtzearen bidez

arren bidez

heure birjintasuna ditunela esaten dunen

amorru eta grina eta ezin horik!

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975