|
Ezten gorriak
OSTIRALA
Zer zenuen maitea beste neskek baino hobea? Aizeak eraman zuen nere maitea. Maitea eraman zidanean aizerik gabeko egun batean eraman zidan aizeak ene maitea. Ez zen politagoa ez zen ederragoa zer zuen ba nere maiteak ez duena beste inongo emeak?
Loitan sartzen joanen naiz eta han zeu egonen zara eta ez didazu eskurik botako. Urateak eramanen nau loiarekin ez da nere aztarnarik geldituko oroimenean ezik beste urateren batek garbituko duen oroimenean. Han ordea zeu jarraituko zara ezer esan gabe egurrezko harrizko burdinezko inoiz ez duzu deus esaten eta inoiz ere ez!
Eta zu maitea hilko zara nigandik urruti eta farragarriak idurituko zaizkizu aurki nere maite leloak nere lelo beroak... gaztaroko ene hitz pobre hainbeste sendimentuz esandakoak! Poema honen lerroak gogoeraziko dizkizu zahartzaroko urrutian nola ibiltzen ginen loxintxarik xumearenaren bildurrak matrailean emandako musu ikaratiaren goseak!
Ezten gorriak |