Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

ASTELEHENA

 

Latinez du kantatu ene herriak

Jainkoak ez zuen ulertzen nonbait gure hizkuntzarik

latinez du otoitz egin ene herriak

sainduek euskeraz ez zekiten

eta ez dute ikasiko noski

...«zeruko bizimodurako ez baitu balio»...

erderaz diote agindu ene herriari

erderaz

diogudiogudiogu... gu gu gu guk geuk

ene herriari agindu.

Euskeraz ordea euskeraz izan da bizi

bizi ote?

bizi ala hil? ...

hilek ez dute eulirik ahotik bialtzen!.

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975