Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975

 

 

ITURRIKO URA

 

Iturriko ura

iturriko uraren orroa eta

agurra

agur bat bezela

agur baten antzo

amaren inguruan

umezurtzok bildu gara...

 

        Bildu gara bildu

        langile guztiok

        lana dugu lokarri

        plusbalia etsai

        elkartasuna indar

        lana dugu lokarri.

 

Etorriko gara

jatorrizko etxearen itzalera

agurra

iturri ahorra

lehorra dagoen

lur bazter garratzak

zapoiztean arroztera...

 

        Bildu gara bildu...

        langile guztiok

        lana dugu lokarri

        plusbalia etsai

        elkartasuna indar

        lana dugu lokarri.

 

Indarrezko kimu

indar gorrotoaren larrikeria

agurra

umeen negarra

eta ongi etorria

lanaren inguruan

okabilak hertsi dira

 

Ezten gorriak
Gorka Trintxerpe

Idatz, 1975