Aiodi herriko kantak
Patxi Ezkiaga

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986

 

 

Mariņel...

 

Berriro noakizu,

egunsentiaren erromes,

berriro hodei

ihintz eta lanbroen

txalupako mariņel.

 

Txorikumearen antza

ez dut diskarik erten;

notaren bat soilik

damaizut, zeure abestia

zugan dadin gailen.

Ukan nahiaren minak

bultzatzen bazaitu ere

asmo irekiaren urak

eutsi bekio fadurako

idoiagari garden.

Beraz, bidaiako lagun,

zaude berriro prest,

bizitzako tintoreriak

ez diezazun ortzadarreko

urdina tintatu beltzez.

 

Berriro bait noakizu

egunsentiaren erromes,

berriro hodei

ihintz eta lanbroen

txalupako mariņel.

 

Aiodi herriko kantak
Patxi Ezkiaga

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986