|
Aiodi herriko kantak
Kattaberako sarobea
Kattaberako sarobea hilik egun, bart bizirik.
Bazterreko harriek ezin sentitu jadanik berriro beltz ditzaken suaren beroa kuasik. Joanak baitira artzainak, joanak aspaldidanik hilbeteko larre ihatuak abandonaturik.
Kattaberako sarobea hilik egun, bart bizirik.
Ezin neguko pago enborren txingarrek jolastu, tximiniak zekarkion malutez maitemindu, ezin pertzako babarrunen sinfonia entzun, txakurtxoak utziriko historia txukundu.
Kattaberako sarobea bart bizirik, hilik egun. Zurekin dirade joanak amodio ezkutuak, errotari baten alabaren forma amestuak; joanak zurekin mendabelar, lasto ta garoak, egunsentiko ihintz, pasio eta intziriak.
Hilik egun, bart bizirik Kattaberako sarobeak.
Jaio bitez berriro zure teilaturen pean begi luze, bihotz hestu ta abarkaren semeak, euskara hutsaren mugaziko printze ta erregeak, jaio farre ta izar printzak Aiodiko herrian.
Aintzina baitliran ere Kattaberako sarobeak hilak izan dezaten geroa bihar, bihar.
Aiodi herriko kantak |