|
Aiodi herriko kantak
Sonetoa 1
Haizeen ezpainetan zetorkidan dandada ozenaren oihu luzean ene errai hauen zirrikituetan urratu zenuen pena, haseran
esandako hitza agian galdua, presentzia azkuri gertatu zenean higaduraren hozkada garratza marmarka zure etxean eta enean.
Eta ezinaren zirrarak zioskan hasperen itoaren izenean «Hobe duk ezproinaren eztena baino
iratzar hazaken azken sutean haragi ustelak totelki erretzea min hori joango delaren ustean».
Aiodi herriko kantak |