|
Aiodi herriko kantak
«…atzo Hernanin 21 urteko neska batek bere burua urkatu zuen… Ez dakigu zergatik eta nola…»
Zuri, Guadalupe, gure ikasle zinen horri…
Hotzikarak harrapatu ninduen esperantzari urkatu zintzaizkiola esan zidatenean esan bizitzako mahaitik urre ta zilarrezko kopatan dadatenen asedura epaile kupidarik gabeko aho beteko hitz borobilez epaile egunkaritako letra beltzenetan…
Ez dakit zergatik itxi duzun leihoa zergatik kamuztu nahi izan dituzun kolpetik galdera alu guzti hauen eztenak, zergatik ito nahi izan zaren udaberriko nektarra zapuztu duenaren udazkeneko erletegi agiazkoan… ez dakit ezer zalantzakor garenon harridurazko min eta herioa nolabait iritsiko zaizularen esperoan...
Horregatik utziko zaitut lurrean, zuretzat inoiz izan ez zen arnasa bihur dadin nekosta berde baten sustraia... gaur eta atzoan inongoa izanik nonbaitekoa izan zaitezen geroan, geroan... geroan... geroan.
Aiodi herriko kantak |