|
Aiodi herriko kantak
Erahilgo zaitudanean...
Inguraturik zauzkat Aiodipeko pagadiaren bihotz sakonean. Ezpata jadanik prest mihiaren diztira arrastiriko azken argiari lotsagabeki iseka ekialdetik altxatzen ari den ilargi magikoa garbitzen oraindik aurpegi luzetik loaren orratzak.
Inguraturik zauzkat zure urre, zilar eta zazpi tolesdurazko soineko astunak iheskatzerik oztopatzen dizunean hor zauzkat, hor belauniko, haserako elur maluta izutiak zurekin bat eginez, koru tragikoa osatuko dizuten enbor zahar ebakien untz eta goroldioa begi luze eta aho zabalez sinfoniaren lehen mugimendu barazkiarra entona nahian aiez, ujuz, enez, intziriz erritmo geldi eta ankerrean...
Gainean duzu ezpata, nirea, urrutiko muino gorrixkek hauts ez dezaten Aiodiko pagadiak horren prezaiski behar duen odol epel, lodia, zure ezpainetan Jainko heldugabe adoleszenteari orekagabearen kanta hilik, bizitza goza dezaken santuaren keinu irreberentea aiodiko lurran lora zuriak noiz erneko diren zalantzan nire ezpata ere bueltan ene erraietara amodio hilaren krisantemoak koroia osatzeko ebakita... ni bait naiz Aiodiko soineko aberats, erahile martiri eta ezpata, odol, enbor eta maluta ni, Aioditik ezin iheskatuz halabeharraren arrazoiez eraikitako metro erdiko jainko izorratua.
Aiodi herriko kantak |