|
Aiodi herriko kantak
Egun Haundian...
Egun Haundian hurbilak eginen zaizkit zera guztiak, amodioa pertsona zientzia ikusmena ezaguera sensatzioa jakituria entzumen izanen direnean...
Espazioak ez du mugarik izango, nire amodioa dagoen hartan izan, izango bait naiz nire desioa datzan mugaezan, nire zorionaren pausalekuan; bizitzaren espazioaren, denboraren indarraren eta argiaren infinitasunean murgilduko bait naiz suaren diztiraz mozkorturik ene begininiak, esperantza beteak loratuko duen utopia helduan fereka ene eskuak... benetan,benetan etorriko zaidala sinesten dudan Egun Haundian.
Aiodi herriko kantak |